2013-02-19

Regala euskara

Hurrengo hitzaldia zinez interesgarria iruditu zait, bereziki, euskaraz ez dakiten gurasoentzat eta euren seme-alabak zein eskola-eredutan matrikulatuko dituzten ez dakiten horientzat.

Mintzaldi honekin erabat osagarria izan daitekeen artikulua idatzi nuen urtarrilean "Zergatik D eredua?" izenburupean. Kasu honetan, Paula Kasares soziolinguista da hizlari. Erandioko Euskara Zerbitzuko Hitzaldien barnean Euskara. Entra un idioma en casa berbaldia eskaini zien euskaraz ez dakien hainbat gurasori.

Seme-alabei D ereduan matrikulatzeko arrazoiak eman eta gurasoek euskaraz ez jakiteagatik, umeak matrikulatzeko izaten dituzten beldur eta konplexuak deusestatzen ditu Kasaresek; baita umeak euskararen aldeko jarrera izan eta euskaraz egin eta ikasten jarraitzeko nola suspertu daitezkeen gakoak ematen ditu soziolinguistak.

Gomendagarria: zeuk ikustea, irakurle, eta zeure inguruko guraso erdaldunei bideoa bera bidaltzea.

Euskarak eskertuko dizu.