EiTBko Multibox aretoan Korrikako transmedia proiektua aurkeztu berri dute.
Proiektua EHU, Hamaika TB, Akting, EiTB eta Tabakaleraren artean sortu
dute. Komunikabide, enpresa edo erakunde bakoitzak bere alorrari
dagokion esparruan egingo du lan Korrikari merezitako estaldura emate
aldera.
Bat azpimarratzekotan, aurkeztutako mugikorretarako
aplikazio berritzailea aipatuko nuke. Behin zeure sakelekoan instalatua:
Korrikako agenda, egoera eta kokapen zehatza, ordurarte egin duen eta
ordutik aurrera egiteke duen ibilbidea, unean uneko lekukoa, ekimenari
dagozkion loturak (mezua, omendua, irudia, bideoklipa...) eta Korrikari
lotutako joko dibertigarri bat izango dituzu eskura.
Neuk deskargatu dut dagoeneko. Jaitsi doan zeure patrikako telefonora
eta Euskal Herriko txokoan dabilela, ez galdu Korrikaren lekukoa!