2010-10-31

"Kirolaren I. 'Galdakao Hoy' Gala"

Ikusgai dituzue 2010eko urriaren 1ean, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko berotasunean ospatutako "Kirolaren I. 'Galdakao Hoy' Gala"-ko irudiak!



Eskerrik asko bertaratutako guztiei eta herrian aitzindari den Gala honetako aurkezle izateko aukera emateagatik.

Hurrengo urtean, gehiago eta hobeto!

2010-10-08

BetiNews aldizkarian



Betizuko bazkide guztiek lauhilero etxean jasotzen duten aldizkaria kalean da jadanik eta, oraingo alean, neuri egin didate elkarrizketa. Esperientzia polita eta are lan txukunagoa egin dutena: ESKERRIK ASKO NESKAK! Eskerrik asko guzti hau posible egiten duzuenoi!

(esteka honetan BetiNews aldizkari osoaz PDF formatuan gozatzeko aukera: http://www.eitb.com/multimedia/documentos/2010/10/04/357694.../betinews11.pdf )