2013-01-31

Izarren Distira Finala

Txorierriko Izarren Distirako Finaleko gala, 2012ko abenduaren 22an, Sondikan aurkeztua.

2013-01-28

Kontxi Belandia (III)

2011ko irudiak dituzue hauek eta hemen klik eginda duzue argazkien orduko sarrera eta azalpena. Gaurkoan beste zerbaitegatik hitz egin nahi dizuet amama honi buruz:

Aurtengo edizioan Korrikak euskara ikasleak omenduko ditu (bejondeizuela denoi!) eta horren karira ospatu zen omenaldi jaia Usurbilen. Milaka pertsona hurreratu ginen Gipuzkoako herrira, jai-giroan, geuk ere euskara eta geure hizkuntza ikasten -eta erabiltzen- ari direnak omendu nahi genituelako.

Galdakaotik 40 pertsona inguru joan ginen AEK-k jarritako autobus batean. Eta horien artean, nola ez, geure Amama Kontxi!

Hortxe duzue, 82 urterekin goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara (11 ordu!), "jo ta fuego" aritu zen musuak banatzen, bazkaltzeko eseri barik, tabernaz taberna eta doinu batetik bestera. Ez al du ba, herriko amama ezagunenak, omenalditxo bat merezi?

2013-01-16

Zergatik D eredua?

Iragan 15ean, ETB-1eko Azpimarra saioan Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu berriak egindako adierazpena ekarri nahi dut gogora: "Hizkuntza ereduei dagokionez, norberaren hautaketa sustatzen jarraituko dugu". Beraz, A, B eta D ereduek indarrean jarraituko dute. Baina, itxura guztien arabera, Eusko Jaurlaritzak ez du D ereduan indar berezirik egingo, “aukeratzeko askatasuna” bermatuko duelako.

Oraingoan ere aukeratzeko eskubideak euskalduntzeko eskubidea jango du. Ez dago aukeratzerik matematika ikasi edo ez, gaztelania edo frantsesa ikastea aukeratzerik ez dagoen bezala. Bai, ordea, haurrek euskara jakin behar duten edo ez. Errazago irensten dugu, nahiz eta atzerriko hizkuntza izan, ingelesa irakastea bertako hizkuntza eta kultura irakastea baino. Euskaldunok biktima paperean jarraitzen dugun artean, ez dugu zer eginik. Baina agintariek badute konplexuz beteriko sistema gainditzerik.

Bestetik, gurasoek euren seme-alaben hezkuntza, kultura eta aberastasuna bermatu gurako balute, D ereduan matrikulatuko lituzkete euren haurrak. Zoritxarrez ez da horrela. Horregatik, erakundeek Euskal Herrian euskaraz bizitzeko aukera bermatuko duen hezkuntza eredua sustatu beharko lukete.

Bistakoa da gazteek, derrigorrezko ikasketak amaitzen dituztenean, ez dutela euskara behar bezala menperatzen. Horrenbestez, helburu hori ez betetzeak indarrean dagoen hezkuntza politikak ez duela euskalduntzen adierazten digu. Hala bada, legea ez da betetzen.

Haatik, argi utzi behar dugu D eredua dela bermea. Ez da eredu esperimentala. Gainera, bertan lortzen diren emaitza akademikoak paregabeak dira. Eta euskara ikasteak ez du beste hizkuntza batzuk ikastea oztopatzen. Are gehiago, hizkuntzak ikasteko murgiltze-eredu bakarra da D deritzoguna: euskara eta gaztelania edo euskara eta frantsesa bikain menderatzeko aukera bakana. Ikasiko ditugu gero, ingelesa, alemana, txinera… nahi beste, baina geure Herriko hizkuntzatik hasita. Ala, bizi den tokiko errealitate baten aurrean itsutu nahi duzu zeure seme-alaba? Ez iezaiozu alukeriarik egin. 

Hala ere, euskara gure kultura- eta identitate-ondarearen parte garrantzitsu dela pentsatzen ez duen horietarikoa bazara ere, ireki mundua zeure haurrei. Dena dute irabazteko. Egiezu opari hori.


 
Jon Gomez Garai
2013ko urtarrilaren 16an

 

2013-01-15

Ezin adosago

Se puede hablar más alto, pero no más claro.
Con todos ustedes: Willy Toledo y La Verdad.


2013-01-04

Erregeen Kabalgatak ere, ETBn!

BIHAR, 19:00etatik aurrera, Izaro Iraeta eta bion eskutik, euskal hiriburuetako Erregeen Kabalgatak Bilbotik zuzenean ETB-1 eta eitb.com-en!