Ongi etorri!

Ondo etorri danoi neure txoko txiki eta birtual honetara.

Etxeko lau paretetatik haratago dauden mugak apurtuz eta, teknologia berriak dakartzan behar izanari aurre egiteko sortu nuen "Berben xarma" bloga.

Zergatik "Berben xarma"?!

Hitz eginez ulertzen garelako eta, uste dudalako, hamaika aukera, milaka irain, laudorio pila, nahi beste argumentu edota iritzi eman daitezkeelako errespetuz, modu erakargarri batean eta xamurtasunez. Beti ere, xumetasunez eta natural jokatzen bada, askoz hobe.


Bada, Hamaika Telebistan gazteei eskainitako programa bat aurkeztu eta zuzendu nuen (Gaztero) eta orain, ETBn aurkezten hasia naiz. Bi urtez Betizu ikuskizunetako aurkezlea izan naiz, 2010eko urrian Euskal Herriko V. Pintxo Txapelketako aurkezle izan nintzen Hondarribin, David de Jorge sukaldariak Bilboko Areatzan egindako munduko errusiar xerra handienaren errekorra aurkeztu nuen
eta, besteak beste, Olentzeroren Etorrera eta Erregeen Kabalgata ETB-1eko zuzeneko saio berezien aurkezle naiz azken hiru urteetatik hona. Gainera, hainbat dira urtero aurkezten ditudan saio, ekitaldi eta galak, telebistan zein telebistatik kanpo.

Gidatu dudan proiekturik garrantzitsuenetarikoa, ETB-1eko IBIL2D saioa izan da. Astero emititzen zen saioko aurkezle izan naiz. Larunbatero, gaueko 21:30ean emititzen zen IBIL2D ("ibilbide").

Horrez gain, Oxabi erromeria taldeko abeslaria ere banaiz, Galdakaoko Euskararen Aholku Batzordeko kide, Andra Mari Eusko Dantzari Taldeko musikaria eta Ibilaldia 2009ko Komunikazio Zuzendaria. Baina neure bizitza profesionalaz gehiago jakin nahi baduzu, orrialde honetan deskargatu ahal izango duzu neure Curriculum Vitae osoa.


Blog honek beraz, neure zatitxo bat argitara eman nahi du, besteak beste, iritzi artikuluak, bitxikeriak edota neure komunikazio kontuak leku bateratu batean agertu daitezen.


Wikipediak niri buruz dakarren deskribapena