2011-06-20

IBIL2D guztiak sarean ikusgai

IBIL2D-ko azken saioa (eta gainontzeko guztiak), programako blogean eta eitb.com atarian ikusteaz aparte, estreinatu berri den 'EiTB Nahieran' zerbitzarian ere ikus daiteke oso-osorik eta aurreko web guneetan baino kalitate hobeagoarekin. Honaxe!

2011-06-18

Errusiar xerra ala xerra bilbotarra?


Iritsi gara etxera goiz-eguerdi bikain baten ondoren.

David de Jorge "Robin Food" sukaldariak, Karlos Ibarrondo goi-mailako chef-arekin batera, munduko errekorra gainditu du hanburgesako errusiar xerrarik eta handiena egiten. Primeran pasatu dugu elkarrekin eta plazer bat horrelako ekimen kurioso bezain solidarioa aurkezteko deitu izana. Eskerrik asko!

Hanburgesaren neurriak izugarriak izan dira: 15 metroko azalera, 400 kiloko pisua eta 2,5 zentimetroko lodiera.

Guztira, 4.000 anoa inguru atera dituzte. Anoak ogi puska banarekin saldu dituzte euro baten truke. Ateratako diru guztia Caritas Bizkaiarentzat izan da. Erakunde honen boluntarioek anoak prestatu eta banatu dituzte.



ekitaldiko argazki gehiago ikusteko, egin klik hemen.
eitb.com-eko berria ikusteko, egin klik hemen.
elcorreo.com-eko bideoa ikusteko, egin klik hemen.



Azken argazki bi hauek De Jorgeren lankideek ateratakoak dira, besteak beste, Davidek berak bidali dizkidanak.
Eskerrik asko artista!





2011-06-17

Eskerrik asko eta laster arte!



Larunbat honetan amaituko da ETB-1eko IBIL2D saioaren lehen denboraldia.

Azken programan Urkiolako inguruak hurbilduko dizkigu asteroko hitzorduak. Lau hilabete emisioan egin ondoren balorazio positiboa egin daiteke, audientzia emaitza onak jaso baititugu bai telebistan baita sarean ere. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu jarraitu gaituzuen guzti-guztioi. Mila esker!

Elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan eta laster arte!


...eta ASTERO legez, hementxe izango nauzue berba eta berba:

- GAUR ostirala, 17:15etatik aurrera ETB-2ko 'Ni mas ni menos' saioan.
- GAUR ostirala, 18:30etik aurrera ETB-1eko 'Arratsaldero' saioan.

- BIHAR larunbata, 07:45ean Radio Euskadiko 'Hagase la luz' saioan.
- BIHAR larunbata, 12:30ean Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan.
...eta BIHAR, 21:30etik aurrera... IBIL2D-ren azken saioa ETB-1en!

2011-06-12

Betizu Jaia 2011

Bihar, igandea, Betizuon urteroko hitzordu nagusia ospatuko dugu Bilboko Casilda Iturrizar Parkean: BETIZU JAIA 2011!!!
Gainera, jai-ekitaldi berezia aurkeztea egokitu zait aurten, Betizu Klubak 10 urte betetzen dituen honetan agur esango digulako betiko. Bere garaian Betizuk Superbat ordezkatu zuen bezalaxe, aurten HIRUk hartuko duelako Betizuk urte guzti hauetan geure etxeko txikien artean izan duen eginkizuna.
Aunitz urtez, ONGI ETORRI HIRU!!!
Egun osoko jaia bada ere, HIRUren aurkezpena eta ongi etorria zuzenean emitituko dute "streaming" bitartez EiTB.com-en arratsaldeko 18:00etatik aurrera. ETBko albistegi guztietan ere izango duzue jaiaren berri baina ekintza guztiez gozatzeko modu bakarra bertan egotea izango da... Zatoz etxeko txikiekin! =)

Gainera,
ETBk Betizu Jaia 2011ren inguruan programa bat emititu zuen. 23 minututan laburbiltzen du bideoak Betizuren despedida eta Hiruren ongi etorria! (Hiruren ongi etorria neure aurkezpenarekin, 11. minututik aurrera hemen ikusgai)

2011-06-09

Si Franco "viviria"...

Astelehenean, hilak 6, berri hau argitaratu nuen neure Facebook-eko horman:
<<Euskal Herrian existitzen ez den (edo nahi ez duten) mapa Espainian badirudi existitzen dela. Hala eman zuten adieraztera TVEko tertulia politiko batean baina, zerekin lotzen dituzte beti ikurrinaren koloreak eta Euskal Herria bere osotasunean?>> Ikus berria
BADA, erreakzioak berehala iritsi dira eta TVEk barkamena eskatu du "Nafarroa eta Frantziako probintziak Euskadiko mapan txertatzeagatik". JA!