2012-06-29

IBIL2D

Gogoratzen al duzue ETB-1en aurkezten nuen IBIL2D saioa?

'Berria' egunkaria behintzat bai, eta aipamena egin digu Aritz Galarraga kazetariak bere kritikan. Eskerrik asko gutaz gogoratzeagatik!
"...orain akorduan dut Jon Gomez Garaik aurkezten zuen Ibil2d izenekoa, iazkoan eman zutena, eta sekula kenduko zutenik esan ez zuten arren, motibo berezirik gabe kendu zutena, edo behintzat berriz jarri ez dutena. Auskalo zergatik."

2012-06-25

Lauaxeta

Gaur 75 urte hil zuten frankistek Lauaxeta.
Inork ez du barkamenik eskatu; inor ez da damutu.


2012-06-19

Bueltan da!

Gaur emitituko da 'Lokaleroak' saioaren azken atala eta, iazko 'Amaiera Galaren' antzera, aurten 'Lokaleroen Jaia' antolatu dute uztailaren 19rako, Zornotzako Jaiekin bat eginez:

Herri-kirolak, jokoak, lehiaketak, batukada, trikitrilariak, hainbat musika talderen kontzertuak, erromeria, ETB-3ko saioan parte hartu duten "lokalero" guztien arteko Sari Banaketa aurkezle "super jator" batekin... =)

2012-06-16

Bihar gehiago

Oso nekatuta baina gustura amaitu dugu gaurko 'Hiru3 Jaia'. Adrenalina hutsarekin bizi izan dugu eta bertaratutakoak gustura izan direla esatera ausartuko nintzateke. Eskerrik asko parte-hartzaile eta ikus-entzule guztioi!

Hurrengo astean ETB-3k saio berezia eskainiko du ikuskizunaren laburpenarekin. Emango dizuet horren berri!

Orain atseden hartu eta biharko indarrak hartzeko beharra. Bihar, 12:30ean Araba Euskarazeko 2. Gunean izango gara euskaltzale danak Oxabi erromeria taldearekin dantzan jartzen! Bihar arte!

2012-06-15

Hiru3 Jaia

Bihar, lehen 'Betizu Jaia' izenez ezagutzen genuen 'Hiru3 Jaia' ospatuko dugu Bilboko Casilla kirolgunean! Zatoz etxeko gaztetxoekin!

'Hiru3 komunitateak' EiTBko haur programazio eta entretenimenduzko edukiak jasotzen ditu eta ekimen honen lehenengo jaia izango da biharkoa. Ume eta gaztetxoei zuzenduta egongo da, batik bat. Egun osoko egitaraua antolatu dute, baina arratsaldeko ikuskizunak izango dira, zalantzarik gabe, nobedade handiena!
"Hiru dimentsioetako irudiak proiektatuko dituzte eta efektu oso bereziak eragingo dituzte. Eszenatoki ikusgarri horrek ere jolasteko aukera eskainiko dio publikoari. (...)

Ekitaldi nagusiak, berriz, arratsaldean hasiko dira La Casilla barruan, Jon Gomez Garaik aurkeztuta: 'Izar Bila' talentu lehiaketaren finala, 'Kantuan' saioko izarrak, hip hop eta breakdance ikuskizunak...

Eta larunbata izango denez, gauera arte luzatuko da festa: 20:00ak aldera disko festa hasiko da Gazteako Oihan Vega dj-arekin. Dantza eta saltsa nahikoa izango dute eguna ilundu arte. Berarekin batera, 'Go!azen'eko gonbidatu bereziak izango dira."
Informazio gehiago, hemen!

2012-06-13

Interesgarria

<<
'Galdako Gogora' geure herriko oroimen historikoa berreskuratzeko sortutako lan-taldeak, urte osorako ekintzen artean, gure egitasmoz sortutako mahai-inguru bat antolatu du GAUR, arratsaldeko 19:00etarako Torrezabal Kultur Etxean (doako sarrera).

Gerra Zibileko denboratan ikastolan aritu ziren ikasleen oroitzapenak ekarriko dizkigu gogora, ikastolako ikasle ohi den JON GOMEZ GARAI aurkezlearen gi
daritzapean eta ITZIAR BARRENETXEA ikastolako sortzaile eta irakasle izandakoaren kazetari lanekin.

Zergatik sortu zuten Eguzkibegi Ikastola? Zelan?
Orduko ikasleek nola ikasten zuten? Zelan uztartu zituzten gerraostea eta euskarazko ikasketak?

Galdera hauen erantzuna eta askoz pasadizo hunkigarri gehiago gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Erdu euskalgintza hobeto ulertzera!

>>

Eguzkibegi Ikastolako 'Facebook' sareko profiletik hartua.
Egin klik testu/irudiaren gainean handiago ikusteko.


2012-06-12

Ongitzazko bidaia

Alvaro Saiz Ruiz herritarra, anbulantzia honen gidari eta ibilgailua jostailuz beteta, Galdakaotik Mongoliako Ulan Bator hiriburura joango da hurrengo hilabetean. 40 egun eta 15.000 kilometro, 15.000 ilusio, gehien behar duten umeek irri egin dezaten esperantzan.

Geuk, geuri dagokigunez, larunbatean egin genion bedeinkapena Ohorezko Agurra jo eta dantzatuz. Orain bai, Alvaro, prest abenturari ekiteko! =)

Zorte on eta animo, behar izango duzu eta!
 
Argazkia: Urko Caza

2012-06-05

Kantu herrikoiak. Seguru?

Inma Errearen artikulu bikaina argitaratu du Argia aldizkariak.


"Euskaldun gehienek uste dute Isil-isilik abestia herri abestia dela. Eta egia da. Baina ez da egia. (...)"
"Euskaldunon artean, kantak oso erraz, eta oso azkar, bilakatzen dira herrikoi. Proportziorako, batzuek herrikoi jotzen dituzte Egun da Santimamiña edota San Simon eta San Juda. Eta bai, egia da, herrikoiak dira, herriak, jendeak, bere egin dituelako. Baina nori berea eman eta kanta horien hitzak Gabriel Arestik idatzi zituela eta lehenaren doinua Arrizabalaga batek egina dela guztiok jakingo bagenu ere, kantek diren bezain herrikoi segituko lukete izaten, eta, aldi berean, gure kultura aberastuko genuke (...)"
Jatorrizko idatzia irakurtzeko, egin klik hemen.