2012-11-14

Hara!

Madrileko unibertsitaterako egin zidaten elkarrizketak 300 irakurle baino gehiago izan ditu bi egun baino gutxiagotan eta neure harridurarako, azaroaren 8an, Azkue Fundazioaren* egunkariaren azalean argitaratu zuten artikulu bera!

Ez galdetu zergatik eta nola, baina... Eskerrik asko!


 
Baina hori gutxi balitz, hilak 14 dituen honetan eta elkarrizketa argitaratu nuenetik zortzi egun pasa direla, gaur ere ezusteko atsegin honekin itzartu naiz: Azkue Fundazio sonatuak, neure elkarrizketa bere azaleko titular nagusian sartzea erabaki du!

Mila esker!

*Azkue Fundazioa teknologia berrien bidez euskararen erabilera sustatzeko asmoz 2009. urtean sortutako fundazioa da, bereziki bizkaitarrei eta gazteei zuzendua, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Euskaltzaindiaren, EHUren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetzarekin.