Neuk
ere, EiTBko arduradunei eta, oro har, Eusko Jaurlaritzako agintari
berriei, euskararen aldeko apustu handi eta nabariagoa egin dezaten
eskatu nahi diet. Ez aurreko gobernu-taldearekin alderatuta "gehiago".
Ez. Inoiz egin duzuena baino gehiago.
Euskara gehiago behar
dugu. Kulturan inbertsio handiak eginda bakarrik eraikiko dugulako Herri
aberatsa. EiTB taldea horren parte garrantzitsu da. Baina ETB-1 ahaztua
izan duzue beti. ETB-2ren anai txikia ei da, eta pentsamendu horrekin
ez goaz inora. ETB-1 sendo behar dugu. Erakargarri. Kalitatezko ETB-1
behar dugu. Horretarako, hurrengo artikulu honetan Xabier Euzkitzek
ondo dioen legez, "euskarazko telebista zertarako sortu zen gogoratu eta planteamendu serio bat egin beharko dugu". Laguntzeko prest gaude,
baina bitartekoak behar izango ditugu bide horretan lan egiteko.
Beste behin, oso fin, Xabier. Animo, onena etortzear dago eta!