2012-12-17

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin

Pasa den maiatzean argitaratutako sarrera batean "denboraldiko neure proiektu handienetarikoa" legez izendatu nuen. Ohore legez.

Eta zeuei, zeuen alor profesionaleko erronka handiena egin, eta berriz errepikatzeko proposamena luzatuko balizuete nola sentituko zinatekete? Halaxe sentitzen naiz ni. Pozarren, nazioartean erreferente den orkestra sinfonikoa aurkeztu eta talde osoarekin lan egiteko eskaintza bigarrenez jaso izanaz. 

Gustukoa eta ondo egiten direnak errepikatzen dira, antza denez, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu naiz eskoletako gaztetxoei eskainitako aste osoko kontzertuak aurkezten.


Emanaldien azken egunean, Euskadi Irratiako kideak etorri zitzaizkigun Miramonen EOSek duen egoitza nagusira. Txoko batean set inprobisatua prestatu eta bertatik eskaini zuten, zuzenean, 'Faktoria' saio osoa.

Gehiegi luzatu barik, hurrengo soinu-kliparekin utziko zaituztet. Adierazitako tarteak entzunda izango duzue neure bigarren ikuskizun honen berri:


 
00:00-00:08. Ikuskizunaren aurkezpena, xehetasunak eta Iñigo Alberdiri, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Nagusiari egindako elkarrizketa.
 
02:11-02:24. Jon Malaxetxebarria orkestra-zuzendaria, Maialen Rezabal biolinista eta neuri egindako elkarrizketa entzungai.


Profesional hutsak zaretelako, niretzat zeuekin lan egitea eta mundu mailan eredu den orkestra aurkeztea ohorea delako. Zoragarriak zaretelako. Eskerrik asko eta hurren arte! 




Goiko argazkian, ezkerrean, Jon Malaxetxebarria (neure atzean) eta biok, Mikel eta Elirekin, ikuskizunaren antolatzaile eta gidoilariekin; eskumako irudian, saio bateko irudia. Neu bakarrizketan. 

Beheko argazkian, azken emanaldia aurkeztu osteko elkarrizketan. 
Ttattar edo pajarita eta guzti.