Ahaztua dugun partidua
Etxean dagoeneko.
Athletic aitzaki hartuta, Madrileko hiriburua zuri-gorriz jantzi eta
gutariko askok, hainbeste gorroto duten sen euskalduna badagoena
erakutsi diegu, noski, modu onez eta jai giroan. Horrela ere,
badagoelako zer irabazi!
Bide batez, turismo egiteko ere
baliatu ditugu lau egunak eta, denaren gainetik, Historiaren parte
bilakatu gara 50.000 athleticzale baino gehiago kilometro mordoa egin eta etxetik kanpo elkartuta.
Hori bai, gizarteko arazoen aurrean ere, neurri berean mobilizatuko bagina...
Norgehiagokako emaitzak ez du aipamenik merezi (futbolak aipamen
handirik merezi ez duen bezala). Beraz, pena bakarrarekin itzuli naiz
etxera:
Finaleko hiriburura joandakoen erdiak (horrekin
konformatuko nintzateke) euskaraz entzungo banitu, geure Herriaren
partidarik garrantzitsuena irabazita izango genuke!