2011-12-03

Euskararen jatorria: enigma europar bat

“Zuhaitza ikur eta erro baldin bada euskaldunarentzat, hizkuntza da arima.

Esana geratu da: euskara dakiena da, euskaldun.

Hizkuntza da nortasuna dakarrena. Eta bere jatorri eta ahaide ziurrak ez ezagutzeak, ezinegona ez, baina jakin nahia eragiten du, besterik ez bada.

Hizkuntza zurtza da oraingoz; euskara, Europaren bihotzean.

Segiko du, ordea, erakartzen zientzialarien jakin nahia. Bere jatorriaren inguruko teoria berriak piztuko ditu geroan ere. Ahaidetasun ia ezinezkoak denon ahotan dira ibiliko, eta mende luzeetako bere biziraupenaz gaitu harrituko.

Izan ere, jatorriaren misterioak, biziraupenaren harrigarriak, garaietara egokitzeko erakutsi duen gaitasunak eta indartuz, inoiz edo behin hizkuntza normalizatua izateko hartua daukan erabakiak, bakan-bakana egiten dute euskara.

Zalantza gabe, benetako enigma europarra.”