2011-05-23

2011ko udal hauteskundeak Galdakaon


Galdakaon izan ditugun hauteskundeen emaitzak ikusita, EAJ eta Bilduren arteko akordio bat proposatuko nuke. Alderdi batek ere ez duenez erabateko gehiengorik lortu, gehiengoa izango litzateke lehenengo (8 zinegotzi) eta bigarren (5 zinegotzi) alderdien arteko hitzarmena.

21 eserlekuk osatzen dute Galdakaoko Udala. Hortaz, 11 da gehiengo osoa. Proposatutako elkarketa politiko honekin 13 zinegotzi lortuko lituzke EAJ eta Bilduren arteko itunak. Interesa, lan egiteko nahia eta zintzotasuna besterik ez litzateke faltako. Animo!