2011-01-13

'La Vuelta a España' Euskal Herritik


ESPAINIAKO ‘VUELTA’ Euskal Herritik 17 urte* ondoren pasako da berriz ere eta jendea kexaka dabilela sumatzen da. Bada, gurean ez al dugu astero-astero Espainiako hainbat liga jarraitzen, non geure talde gogokoenek jokatzen duten? Futbola, saskibaloia, eskubaloia, eta abar luze bat dira horien adibide, bederen.

Azken liga espainiar horiek ere astebururo elikatzen ditugu geuk (neuk barne) inolako kexarik gabe…

Hala ere, eta kontraesanez jositako iritzia dudanaren jakitun, neu ere Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasatzearen KONTRAKOA naiz, guztiz kontrakoa! (Gainera, Igor Antonen zorionerako, Galdakotik pasako da itzuli madarikatua...)

Hain begiko duten “normalizazioaren” bidean egindako beste inposaketa-pauso bat da. Atzerapauso ikaragarria.


* Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik 1978. urtean pasa zen azken aldiz, baina 1994an Iruñean amaitu zen 'Vuelta'.