Beste urte batez, eta laugarrenez dagoeneko, Galdakaoko kirolariak omenduko dituen gala aurkezteko ohorea izango dut. Ostegunean, urriak 3, Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia ikuskizun ederraren lekuko izango da, non ordezkari politiko guztiez gain, kirol munduko hainbat aurpegi ezagun ere bilduko diren.

Musikak beti izaten du bere tokia Galdakao Hoy aldizkariak antolatutako galan, eta osteguneko saioa ere ez da gutxiagorako izango. Iaz Kepa Junkeraren soinu txikiaz gozatu bagenuen, aurten Telecinco kateko La Voz saioko "bikiak" izango ditugu taula gainean. Single berria estreinatzera datoz gainera. Ez digute hutsik egingo. Ohorezko Agurrak eta gura besteko emozioak ere ez dira faltako. Are gehiago, emozioek protagonismo handiagoa izango dute Ortzi Acosta Cirque du Soleil ikuskizuneko akrobata ohiaren itzulipurdiekin.
Eta itzulipurdika ez ibiltzea espero, baina aurkezlearen berbaldiekin ere tarte goxoaz gozatzeko esperantzan, neure txoko honetatik osteguneko Kirolaren IV. Galara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizut. Doako sarrera da eta ateak 20:00etan irekiko dituzten arren, ikuskizuna 20:30ean hasiko da. Bazatoz?