Larunbat gauean Hamaika Telebistan
izan nintzen aspaldiko partetik. Eta neure bizitza laburrean,
lehenbiziko aldiz izan naiz telebistan aurkezle edo erreportari
beharrean, solaskide. Gustura aritu ginen Korrikak duen xarma bereziaz,
euskara ikasteko eta hitz egiteko oraindik ere Euskal Herrian dauden
zailtasunez...
Gaur osteguna, geure herritik pasako da, Galdakaotik. 20:00etan Larrain
Dantza erraldoi eta irekia egingo dugu eta ordutik, Korrika iritsi arte
(22:30 aldera) trikipoteoan arituko gara kalez kale. Motorrak berotzen
hasiko?