2011ko
irudiak dituzue hauek eta hemen klik eginda duzue argazkien orduko sarrera eta azalpena. Gaurkoan beste zerbaitegatik hitz egin nahi dizuet amama honi
buruz:
Aurtengo edizioan Korrikak euskara ikasleak omenduko
ditu (bejondeizuela denoi!) eta horren karira ospatu zen omenaldi jaia
Usurbilen. Milaka pertsona hurreratu ginen Gipuzkoako herrira,
jai-giroan, geuk ere euskara eta geure hizkuntza ikasten -eta
erabiltzen- ari direnak omendu nahi genituelako.
Galdakaotik 40 pertsona inguru joan ginen AEK-k jarritako autobus batean. Eta horien artean, nola ez, geure Amama Kontxi!
Hortxe duzue, 82 urterekin goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara (11
ordu!), "jo ta fuego" aritu zen musuak banatzen, bazkaltzeko eseri
barik, tabernaz taberna eta doinu batetik bestera. Ez al du ba, herriko
amama ezagunenak, omenalditxo bat merezi?