2012-06-15

Hiru3 Jaia

Bihar, lehen 'Betizu Jaia' izenez ezagutzen genuen 'Hiru3 Jaia' ospatuko dugu Bilboko Casilla kirolgunean! Zatoz etxeko gaztetxoekin!

'Hiru3 komunitateak' EiTBko haur programazio eta entretenimenduzko edukiak jasotzen ditu eta ekimen honen lehenengo jaia izango da biharkoa. Ume eta gaztetxoei zuzenduta egongo da, batik bat. Egun osoko egitaraua antolatu dute, baina arratsaldeko ikuskizunak izango dira, zalantzarik gabe, nobedade handiena!
"Hiru dimentsioetako irudiak proiektatuko dituzte eta efektu oso bereziak eragingo dituzte. Eszenatoki ikusgarri horrek ere jolasteko aukera eskainiko dio publikoari. (...)

Ekitaldi nagusiak, berriz, arratsaldean hasiko dira La Casilla barruan, Jon Gomez Garaik aurkeztuta: 'Izar Bila' talentu lehiaketaren finala, 'Kantuan' saioko izarrak, hip hop eta breakdance ikuskizunak...

Eta larunbata izango denez, gauera arte luzatuko da festa: 20:00ak aldera disko festa hasiko da Gazteako Oihan Vega dj-arekin. Dantza eta saltsa nahikoa izango dute eguna ilundu arte. Berarekin batera, 'Go!azen'eko gonbidatu bereziak izango dira."
Informazio gehiago, hemen!