Galdakaon, nork ez du neure ondoan dagoena ezagutzen?
Erdaraz sekula entzungo ez duzun pertsona, euskaraz mundu guztiari egin eta geure hizkuntzan egitera denei "behartzen" diena... Bera da geure Amama Kontxi!
Bakoitzaren herrian bera bezalako 10 balira... Geure arazo linguistikoa konponduta legoke!
Lehen denboraldiko azken saioa genuen ETB-1eko 'Arratsaldero' saioan eta despedida legez, euskarazko saio guztietako ikus-entzulerik fidelenarekin joan nintzen nire asteroko hitzordura.
Estitxu, Oihan eta 'Arratsalderoko' lankide guztiek ondo baino hobeto ezagutzen zuten Kontxi, baina beti entzunez. Eta horixe duzue irudi honen azalpena: egunero saiora deitzen zuen amamatxoa aurkeztu nahi nion ekipo guztiari.
Arratsalde ederra pasa genuen batetik bestera! Gora Amama Kontxi!

Geure parte-hartzea ikusi, 3:01:00-tik aurrera.