2011-06-12

Betizu Jaia 2011

Bihar, igandea, Betizuon urteroko hitzordu nagusia ospatuko dugu Bilboko Casilda Iturrizar Parkean: BETIZU JAIA 2011!!!
Gainera, jai-ekitaldi berezia aurkeztea egokitu zait aurten, Betizu Klubak 10 urte betetzen dituen honetan agur esango digulako betiko. Bere garaian Betizuk Superbat ordezkatu zuen bezalaxe, aurten HIRUk hartuko duelako Betizuk urte guzti hauetan geure etxeko txikien artean izan duen eginkizuna.
Aunitz urtez, ONGI ETORRI HIRU!!!
Egun osoko jaia bada ere, HIRUren aurkezpena eta ongi etorria zuzenean emitituko dute "streaming" bitartez EiTB.com-en arratsaldeko 18:00etatik aurrera. ETBko albistegi guztietan ere izango duzue jaiaren berri baina ekintza guztiez gozatzeko modu bakarra bertan egotea izango da... Zatoz etxeko txikiekin! =)

Gainera,
ETBk Betizu Jaia 2011ren inguruan programa bat emititu zuen. 23 minututan laburbiltzen du bideoak Betizuren despedida eta Hiruren ongi etorria! (Hiruren ongi etorria neure aurkezpenarekin, 11. minututik aurrera hemen ikusgai)