GANORAZ aholkuak

Geure inguruan ohikoak diren akatsak zuzendu edota norberak izan ditzazkeen zalantzak argitzeko, Ganoraz aholku linguistikoen atala sortu dut. Ongi etorri!

Euskaraz ganoraz idatzi eta ganoraz hitz egin dezagun.

Tokian tokiko euskalkian eta bakoitzak aukeratutako moduan idatzi daitekeelako, baita modu formal zein informalean, 'Twitter', 'Tuenti', 'Facebook' edota korreo elektronikoz idazten duguna ere, egoki idatzi daitekeelako. Aldiz, sare sozialetan hizkuntzari garrantziarik ez ematetik sortzen dira geure idazkeran hain ohikoak diren hanka-sartzeak (oinarrizkoak asko).

Horregatik, euskarak zuretzat garrantzia badu, tarteka argitaratuko ditudan aholkuei begiradatxoa egiteko gonbitea luzatu nahi dizut. Zaindu eta aberastu dezagun geure hizkuntzan, geuk egin ezean, nork egingo du eta?

Euskaraz ere, GANORAZ egin daitekeelako!

-------------------------------------------------------------

Datak

Konplexua egiten zaigun aholku batekin estreinatuko dugu Ganoraz atala: data nola adierazi.

Daten idazkerako arazoan dagoen  aitzakiarik entzutetsuena Euskaltzaindiaren etengabeko arau aldaketak izan ohi da, baina, ez al da geure interes falta ere izango? Irakasle direnak, zenbat bider arduratu dira datak egoki nola idazten diren begiratzeaz? Ikasle direnek, bestetik, zenbat bider egiten diete kasu hiztegiei? Euskaltzaindiak, daten araua 1995. urtean onartu zuen…

Datak zuzen idaztea erreza da eta ahalik eta errazen azaltzen saiatuko gara:

- Kasu-marka ezarri behar zaio bai hilabeteari baita zenbakiari ere.
- Urtea osorik idatzi behar da, lau zenbakiz, eta hilabetea letra xehez (puntu bati jarraiki ez badoa).

Esaterako:

2012ko otsailaren 18an.

Arreta jarri behar diogu zenbakiari, ez baitira berdinak 18 (hamazortzi), 11 (hamaika) edo 15 (hamabost) zenbakiak. Desberdin deklinatuko ditugu.

2012ko otsailaren 18an. (hamazortzian)
2012ko otsailaren 11n. (hamaikan). Hamaika zenbakia a-n amaitzen delako, ez du gehigarririk behar.
2012ko otsailaren 15ean. (hamabostean).

Zenbakia kontuan hartu behar da kasu-marka ezartzerako orduan, beraz.

Erreparatu diezaiogun zenbakiari:

TXARTO:
2012ko otsailak 31an. / 2015ko otsailaren 25an. / 2011eko otsailaren 18.

ONDO:
2012ko otsailaren 31n. / 2015eko otsailaren 25ean. / 2011ko otsailaren 18an.



Kasu-markarik gabe ere idatz daiteke


2012ko otsailak 18. / 2010eko urtarrilak 9.
Abenduak 11. / Maiatzak 17. 

TXARTO:
Abenduak 11a. / Maiatzak 17a, 17an, 17ko...


Beste zerbaiten aposizioan doanean

Hurrengo ostiralean, otsailak 10, bilduko gara zuen txokoan.

TXARTO:
Hurrengo ostiralean, otsailaren 10, bilduko gara zuen txokoan.
 
Zenbakiak nola deklinatu

1a, 1ean, 1etik; 2a, 2an, 2tik; 3a, 3an, 3tik; 4a, 4an, 4tik; 5a, 5ean, 5etik; 6a, 6an, 6tik; 7a, 7an, 7tik; 8a, 8an, 8tik; 9a, 9an, 9tik; 10a, 10ean, 10etik; 11, 11n, 11tik

-------------------------------------------------------------