2013-03-21
2013-03-11
Julian Iantzi. Elkarrizketa.
“ETB-1eko datuak kezkagarriak dira”
ETBko aurkezle sonatuena dugu, egun, Julian Iantzi (Woodland, Kalifornia. 1967). Canal4, Antena3, LaSexta eta Cuatro telebista-kateetan ibilitakoa bada ere, ETBn eman ditu bere bizitza profesionaleko urte gehientsuenak. Honek eman dio oihartzunik handiena eta bereziki, El Conquistador del Fin del Mundo ETB-2ko saioak. Gurasoak artzainak zituen eta Ameriketara joan ziren lan egitera. Berak zazpi urte zituela itzuli ziren Euskal Herrira.
Jon GOMEZ GARAI. Irun
Telebistan ikusten dugun bezalakoa; halakoxea da Iantzi, eta Irunen -bere egungo bizilekuan- hartu gaitu adeitsu. Aurkezle izateaz gain, bere emazte eta koinatuarekin batera zuzentzen duen diseinu grafikoko enpresara eraman, senideak aurkeztu eta bere kafetegi gogokoenera gonbidatu gaitu. Bertan aritu gara bere bizitzaz, ETBko egoeraz eta hizkuntzaren garrantziaz, bere esanetan, “militante puntua hartu behar” dugula azpimarratzen duen garai honetan.
Kalifornian jaio zinen eta zeure bizitzako lehenengo urteak bertan eman zenituen. Esaten nuen ba, “melena rubio” hori…
[barre] Bai, hori askotan esaten didate! Baina aita Alonseneakoa; ama Agortxeberrikoa. Biak lesakarrak. Biak baserritarrak. Beraz, “de californiano surfero” gutxi! Gainera, neure familian ez naiz ez altuena ezta hile horidunena ere. Egin kontu!
Baina ingelesa bikain menderatuko duzu.
Ez hitz ezta ulertu ere. Ahaztuta. Hizkuntza bat ez baduzu mingainera pasatzen, burutik desagertzen da. Ama hizkuntza euskara dut eta zazpi urte izan arte ingelesa ere ondo egiten nuen, baina Euskal Herrira etorri eta hortxe arazoa: gaztelaniaz deus ere. Hori bai paradoxa: neure herrira etorri eta euskaraz egin nahi eta ezin. Lehendabiziko urteak traumatikoak izan ziren zentzu horretan. Eta hori ez da bat ere egokia hizkuntza bat goxo-goxo hartzeko, nik gaztelania egurra jasota ikasi nuelako.
Nork esango zizun gaztelaniaz arituko zinenik lanean!
Hala egokitu zait. Hala ere, telebistan gaztelaniaz hasi nintzen Nafarroako Canal4 katean. Are gehiago, gaztelania ikasteko behar izan horrek ingelesa ahaztu eta euskara baztertzera eraman ninduen. Ingurua ere gaztelaniaz nuen eta hizkuntza horretan bizitzera ohitu nintzen. 30 urte nituela, geure hizkuntzarekiko konpromisoa hartu eta egoera hori ezinezkoa zenaz ohartu nintzen. “Ni euskalduna naiz eta neure hizkuntza euskara da. Berreskuratu behar dut, bai ala bai” esan nion neure buruari eta izena eman nuen euskaltegian.
Eta gaztelaniaz eroso sentitzen zara?
Hasieran kostatu zitzaidan. Baina lan guztietan bezala, arituz eta eginez ikasten dira gauzak. Egungo egoerak behartuta gaztelaniaz ari naiz inolako arazorik gabe, nahiz eta “euskarakadak” sartu. Hori bai, neuk lehentasuna euskarari ematen diot eta euskaraz aritzea nahiago dut.
Sareko eztabaidetan, El Conquistador del Fin del Mundo saioa euskaraz egitea proposatu izan da maiz. Posible ikusten duzu?
Conquistador-en lehendabiziko hazia Basetxea da. Beraz, zergatik ez El Conquistador del Fin del Mundo euskaraz? Posible izan da eta posible da. Galdera bestelakoa da: nahiz eta ETB-2 izan, zergatik ez den euskararen presentzia areagotzen.
Bada, euskaldunak erdaraz egitera behartzen dituzue…
Basetxea saioan, esaterako, naturalak ziren gaztelaniazko esamoldeak esaten ziren (ikusle erdalduna ere erakartzeko, agian) baina zergatik gaztelaniazko saioan euskarazko esaldirik ez? Joxan Goñi, Txema Montoya, ni neu… euskaltzale amorratuak gara ekipoa osatzen dugunok, baina kontuan hartu behar dugu ETB-2 katean ari garela. Eztabaida mahai gainean dago.
Euskararen aldeko hainbat hitzaldi eman izan duzu eta “euskarak mundua zabaldu” dizula eta “euskara gero eta garrantzitsuagoa” dela esan duzu sarri. Zergatik?
Ezer baino lehen, euskara da gure hizkuntza. Hizkuntza da kate baten lehen maila, hizkuntza baten atzean herri bat, kultura, ohiturak eta nortasuna dagoelako. Asko bidaiatu dut atzerritik euskarari esker eta herri batek bere hizkuntza galtzen badu, herri moduan ere desagertuko denaz konturatu naiz. Horregatik esaten dut militante puntua behar dugula. Neu naiz euskara galtzeko zorian izan zuen lehenengoa, baina ikasiz eta arituz berreskuratu nuen. Ez dago beste sekreturik. Eta noski, euskara berreskuratu nuelako nabil nabilen lekuan lanean.
Zergatik hasi zinen aurkezle?
Telebistan hasi aurretiko urteak lan soziokulturalak egiten eman nituen. Baina leku batean aspertzen banaiz alde egiten dut. Bizitza gozatzeko dago eta lanean hainbeste ordu eman behar ditugunez, lanaz gozatu behar delakoan nago. Aldaketa horren bila, suhiltzaile izateko oposaketak prestatzen hasi nintzen Iruñean. Baina azkenik, sukaldean grabatzen genituen lagunarteko bideoekin, emazteak kamara aurrean eroso aritzen nintzela ikusi eta inoiz telebistarako lan egitea pentsatu dudan galdetu zidan. Neuk ezetz esan nion segidan, ni ez naizelako kazetaria eta horretaz ideiarik ere ez nuela argudiatuta. “Zuk zer dakizu? Dakitenek baloratuko zaituzte. Ezetza baduzu. Joan baiezkoaren bila”, Arantxa emazteak. Berak animatuta joan nintzen ETBko kasting batera eta emaitza ona atera nuen. Gero Canal4 kateko beste kasting batera eta horrela hasi nintzen telebistan lanean. Geroztik hamaika saio aurkeztu ditut.
Aurkeztutako denen artean, Antena3-en bihotzeko prentsako Vaya par saioa aurkeztu zenuen Maria Patiño eta Jesus Mariñasekin. Zintzoa izan, zer egiten zenuen zuk hor?
[barre] Mundu horretaz tutik ere ez nekielako fitxatu ninduten. Neure burua frogan jarri eta Madrilen ere neure berri izateko joan nintzen. Baina ez nuen neure burua ikusten.
Eta ETB, nola ikusten duzu gaur egun?
Audientziak asko jaitsi dira. ETB-2 berriz igotzen hasi den arren, ETB-1eko datuak kezkagarriak dira. Ziur naiz audientziak neurtzeko sistemak ez diola mesede egiten euskarazko telebistari. Baina dena dela, gobernu aldaketak, LTD eta gehiegizko kateak, sosik ez dagoela… Gauza asko gertatu dira bidean. Hala ere, Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunak protagonista izango dituen saioren baten falta sumatzen dut ETBn. Edo reality formatuko beste zerbait ere eskertuko nuke. Dibertigarriagoa. Ez Arratsaldero bezalako bost orduko saio bat. Audientziak hor daude: nork ikusten zuen saio hori? ETB-1eri bizitasuna eman behar zaio. Buelta bat eman behar zaio kontuari, eta ez da beti diru kontua. Irudimena landu behar da.
Bereziki Conquis-ekin lotzen dugu zeure irudia. Zeure burua gehiegi lerrokatzen ari zarela uste duzu?
Neure irudia saio horri lotzea seinale ona da. Garrantzia gehiago ematen diot erregistro gehiago erakusteari. Lan desberdinak egiteko gai zarela erakusteak kezkatzen nau gehien, biharko egunean Conquis amaituko balitz, beste formatu batzuetan lan egin ahal izateko.
Asko zaintzen zara?
Fisikoki bai, betidanik. Kirola asko egiten dut eta bizitzeko behar dut, neure burua fuerte eta osasuntsu ikusteko. Baina itxurari, nahiz eta telebistan berebizikoa den, ez diot hainbesteko garrantzirik ematen; janzteko emazteak aholkatzen dit, ez naiz sekula orrazten…
Baina patilla luze horiek ez dira bakarrik mantentzen…
[irribarretsu] Baten Rafa Alkorta futbolari ohia ikusi nuen telebistan eta antzeko bizarra zeraman. Hortik hartu nuen ideia! [barre]
Amaitzeko, zergatik Julian (Yúlian ahoskatuta) eta ez Julián?
Hara! Gutxitan galdetu didate hori! Izatez Julián Mari naiz baina Ameriketan sortua naizenez, Yúlian intonazioarekin deitu naute txikitatik amerikarrek. Hortik dator izena.
Elkarrizketa gehiago irakurtzeko, klik egin.
2013-02-20
Euskaldunon Egunkaria
Gaur, hilak 20, 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutela 10 urte bete dira.
Bertako zuzendari eta langile batzuk atxilotuak eta torturatuak izan ziren ustezko "estado de derecho" eta "demokrazia" horren izenean. Absolbituak izan ziren eta errugabeak direla frogatu zen. Adierazpen askatasunaren urraketa nabaria pairatu zuen hainbat kazetari euskaldunek eta, beraiekin batera, Euskal Herri osoak.
Baina barkamenik, damurik, ordainik eta azalpenik gabe jarraitzen du Herriak.
Bertako zuzendari eta langile batzuk atxilotuak eta torturatuak izan ziren ustezko "estado de derecho" eta "demokrazia" horren izenean. Absolbituak izan ziren eta errugabeak direla frogatu zen. Adierazpen askatasunaren urraketa nabaria pairatu zuen hainbat kazetari euskaldunek eta, beraiekin batera, Euskal Herri osoak.
Baina barkamenik, damurik, ordainik eta azalpenik gabe jarraitzen du Herriak.
Hoy, día 20, se cumplen 10 años que cerraron el diario 'Euskaldunon Egunkaria'.
El director y varios trabajadores fueron arrestados y torturados en nombre del supuesto "estado de derecho" y de la presunta "democracia". Se demostró que eran inocentes y que fue una aberración del estado español contra la libertad de expresión y los derechos humanos de los periodistas y, por lo tanto, de toda Euskal Herria; el derecho a informarse en el único periódico nacional publicado íntegramente en euskera.
Pero el Pueblo Vasco sigue sin recibir un ápice de perdón, arrepentimiento, indemnización o reparación del daño causado y, por supuesto, este país sigue sin haber recibido una sóla explicación.
El director y varios trabajadores fueron arrestados y torturados en nombre del supuesto "estado de derecho" y de la presunta "democracia". Se demostró que eran inocentes y que fue una aberración del estado español contra la libertad de expresión y los derechos humanos de los periodistas y, por lo tanto, de toda Euskal Herria; el derecho a informarse en el único periódico nacional publicado íntegramente en euskera.
Pero el Pueblo Vasco sigue sin recibir un ápice de perdón, arrepentimiento, indemnización o reparación del daño causado y, por supuesto, este país sigue sin haber recibido una sóla explicación.
Noiz arte? ¿Hasta cuándo?
Y para aquellos lectores que viven fuera del País
Vasco (y que no saben euskera) puede
que les sea útil este artículo. Para entender mejor el
'Caso Egunkaria'.
2013-02-19
Regala euskara
Hurrengo hitzaldia zinez interesgarria iruditu zait, bereziki, euskaraz ez dakiten gurasoentzat eta euren seme-alabak zein eskola-eredutan matrikulatuko dituzten ez dakiten horientzat.
Mintzaldi honekin erabat osagarria izan daitekeen artikulua idatzi nuen urtarrilean "Zergatik D eredua?" izenburupean. Kasu honetan, Paula Kasares soziolinguista da hizlari. Erandioko Euskara Zerbitzuko Hitzaldien barnean Euskara. Entra un idioma en casa berbaldia eskaini zien euskaraz ez dakien hainbat gurasori.
Seme-alabei D ereduan matrikulatzeko arrazoiak eman eta gurasoek euskaraz ez jakiteagatik, umeak matrikulatzeko izaten dituzten beldur eta konplexuak deusestatzen ditu Kasaresek; baita umeak euskararen aldeko jarrera izan eta euskaraz egin eta ikasten jarraitzeko nola suspertu daitezkeen gakoak ematen ditu soziolinguistak.
Gomendagarria: zeuk ikustea, irakurle, eta zeure inguruko guraso erdaldunei bideoa bera bidaltzea.
Euskarak eskertuko dizu.
2013-02-06
Korrika
EiTBko Multibox aretoan Korrikako transmedia proiektua aurkeztu berri dute.
Proiektua EHU, Hamaika TB, Akting, EiTB eta Tabakaleraren artean sortu
dute. Komunikabide, enpresa edo erakunde bakoitzak bere alorrari
dagokion esparruan egingo du lan Korrikari merezitako estaldura emate
aldera.
Bat azpimarratzekotan, aurkeztutako mugikorretarako
aplikazio berritzailea aipatuko nuke. Behin zeure sakelekoan instalatua:
Korrikako agenda, egoera eta kokapen zehatza, ordurarte egin duen eta
ordutik aurrera egiteke duen ibilbidea, unean uneko lekukoa, ekimenari
dagozkion loturak (mezua, omendua, irudia, bideoklipa...) eta Korrikari
lotutako joko dibertigarri bat izango dituzu eskura.
Neuk deskargatu dut dagoeneko. Jaitsi doan zeure patrikako telefonora
eta Euskal Herriko txokoan dabilela, ez galdu Korrikaren lekukoa!
2013-02-04
Santa Ageda bezpera
Egin beharrekoak, beste urte batez, eginda.
Euria protagonista izan arren, ez du urteroko hitzordua ekidin eta geure
herriko lurrak makil kolpez iratzarri ditugu, udaberri oparoa izateko
Galdakaon.
Hala ere, etxe edo baserri batetik bestera, askok mokadutxoa eta ardo goxoa opatzen digute tarteka. Guzti horiei, eskerrik asko!
Hala ere, etxe edo baserri batetik bestera, askok mokadutxoa eta ardo goxoa opatzen digute tarteka. Guzti horiei, eskerrik asko!
2013-02-01
Elkarrizketa 'Crónicas' aldizkarian
Jon Gómez:
sentir la comunicación
sentir la comunicación
IRATXE
LÓPEZ
Nork ez du galdakoztar hau ezagutzen? Jon Gomez Garai (Galdakao, 1990.05.17) hamaika saltsatan sartuta dabilen gaztea da. Une honetan, ETBko aurkezleen artean gazteena. Hala ere, amaigabea da gaztetxotik orain arte egin duen ibilbidea. Telebistan eta telebistatik kanpo ari da aurkezle baina, nola ez, herria inoiz ahazten ez duen euskaltzale konprometitua dugu Jon. Orain, Kazetaritza ikasketei berriro ekin dion honetan, gurekin elkartu eta bera hobeto ezagutzeko aukera eskaini digu. Onena opa diogu geure herriko semeari.
Pocos
galdakoztarras habrá a los que no les suene Jon Gómez Garai. Casi todos le han
visto poner cara y voz a diversos acontecimientos en el pueblo, o trabajando en
programas de televisión, especialmente en ETB-1. A pesar de su juventud –tiene
22 años–, es ya un showman polifacético aunque, según él mismo confiesa, no se
considera periodista “porque todavía estoy estudiando la carrera. Hasta que no
la termine no me considero un profesional de ella”. Prefiere definirse como
presentador y comunicador. “Disfruto de este trabajo. Transmitir y hacer llegar
un mensaje a una persona o a millones, y hacerlo con encanto y de forma
atractiva, me parece un arte”, comenta.
Las ganas de dedicarse a este mundo le vienen de lejos. Con solo 7 años ya tenía claro en qué quería convertirse de mayor: presentador. “Añoraba trabajar como Klaudio Landa, y lo curioso es que hoy en día le sustituyo en los programas que hago durante las Navidades para ETB”, confiesa.
Comenzó
su andadura ‘amateur’ en la Ikastola Eguzkibegi. “Allá donde había un micrófono
estaba yo”, admite, aunque la cosa creció en 2008, cuando comenzaron a
prepararse las actividades de cara al Ibilaldia que tendría lugar en Galdakao
en 2009. “Karmele Arrieta, que formaba parte de la organización, me llamó para
la gala de presentación en Torrezabal Kultur Etxea y me pareció un reto, una
ilusión doble porque presentaría algo relacionado con el euskera y en mi
pueblo”, explica Jon. Tras eso decidió ayudar en la Comisión de Cultura que se
había formado “pero estuve pocos meses porque me pidieron que ejerciera como
responsable de comunicación, ¡a mis 19 añitos!”, añade.
A
partir de ahí fue en línea de ascenso. A raíz de los contactos surgidos en este
trabajo, le pidieron colaborar con Hamaika Telebista, y acabó presentando y
dirigiendo el programa ‘Gaztero’, sobre temas relacionados con los jóvenes.
Estuvo un año hasta que le reclamaron en ‘Betizu’, de ETB. Tres años de
programa con 200 espectáculos por toda Euskal Herria.
Por
entonces seguía realizando galas, algo que no ha dejado de hacer, tanto en la
televisión pública vasca como para otros organismos, “trabajando para empresas
privadas como Eroski, productoras, organismos como la UNESCO o el Gobierno
Vasco... Incluso he presentado la Copa del Rey de baloncesto”, afirma. La lista
parece interminable para su edad, y siempre pasa por Galdakao, donde fue
contratado por el Ayuntamiento, entre otras labores, para presentar la Semana
Musical, o en su última aparición profesional por el pueblo, dando la cara en las Jornadas Micológicas de
Bizkaia.
En
televisión, el paso de gigante lo dio con ‘IBIL2D’. “Es el programa más serio y
potente en el que he participado. Lo presentaba solo y ofrecía recorridos por
toda Euskal Herria en ETB-1. Estuve una temporada completa con buena audiencia,
en 2011. Fue un reto con 21 años tener un programa semanal propio, estaba encantado
de la vida”, comenta orgulloso.
Y
siguió caminando, compatibilizando proyectos como presentar las sesiones
infantiles de la Orquesta Sinfónica de Euskadi, “un referente internacional, lo
que supone un honor para mí”, admite.
Ahora
mismo, “cuando la cosa está más tranquila”, según explica, ha retomado sus
estudios con mayor intensidad, aunque sigue en activo, “a finales de año, por
ejemplo, me encargué de comentar en directo el último lunes de Gernika, la
Feria de Santo Tomás, el Olentzero, la Cabalgata…”. Tampoco es que esté de
brazos cruzados. Presenta actos de Andra Mari Dantza Taldea, donde toca el
txistu-danbolin, la dulzaina, la txirula y, además, canta. Y también hace esto
último, cantar, en su grupo de verbena ‘Oxabi’, que los galdakoztarras podrán
disfrutar durante los próximos Carnavales, el día 9, en la plaza Santi Brouard,
tras el Concurso de Disfraces.
Respecto
a su futuro profesional, Jon dice que se ve en la tele. “Me encantaría
presentar un programa político, pero para eso hay que tener mucho recorrido. O
también un concurso”. Mejor en euskera, idioma materno con el que se siente más
cómodo. “Además, tengo un compromiso con el euskera”, especifica.
Cuando
se le pregunta si con todo este trajín tiene tiempo para comportarse como un
chaval de su edad, sonríe algo sorprendido y responde un rotundo por supuesto.
“Me gusta el baloncesto, jugué unos años en el Ibaizabal, me encanta la
cultura, andar por el pueblo, tomar mis potes con los amigos…”.
Lo
que está claro es que este galdakoztarra es un joven inquieto al que el futuro
le puede deparar gratas sorpresas. Incluso tal vez un día llegue a estar entre
algunos de los comunicadores que él destaca como mejores, Karlos Arguiñano,
Xabier Euzkitze o Iñaki Gabilondo.
2013ko otsaileko Galdakaoko Crónicas hilabetekariko alea.
Handiago ikusteko, egin klik irudian.
Handiago ikusteko, egin klik irudian.
2013-01-31
Izarren Distira Finala
Txorierriko Izarren Distirako Finaleko gala, 2012ko abenduaren 22an, Sondikan aurkeztua.
2013-01-28
Kontxi Belandia (III)
2011ko
irudiak dituzue hauek eta hemen klik eginda duzue argazkien orduko sarrera eta azalpena. Gaurkoan beste zerbaitegatik hitz egin nahi dizuet amama honi
buruz:
Aurtengo edizioan Korrikak euskara ikasleak omenduko
ditu (bejondeizuela denoi!) eta horren karira ospatu zen omenaldi jaia
Usurbilen. Milaka pertsona hurreratu ginen Gipuzkoako herrira,
jai-giroan, geuk ere euskara eta geure hizkuntza ikasten -eta
erabiltzen- ari direnak omendu nahi genituelako.
Galdakaotik 40 pertsona inguru joan ginen AEK-k jarritako autobus batean. Eta horien artean, nola ez, geure Amama Kontxi!
Hortxe duzue, 82 urterekin goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara (11
ordu!), "jo ta fuego" aritu zen musuak banatzen, bazkaltzeko eseri
barik, tabernaz taberna eta doinu batetik bestera. Ez al du ba, herriko
amama ezagunenak, omenalditxo bat merezi?
2013-01-16
Zergatik D eredua?
Iragan 15ean, ETB-1eko Azpimarra saioan Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu berriak egindako adierazpena ekarri
nahi dut gogora: "Hizkuntza ereduei dagokionez, norberaren
hautaketa sustatzen jarraituko dugu". Beraz, A, B eta D ereduek indarrean
jarraituko dute. Baina, itxura guztien arabera, Eusko Jaurlaritzak ez du D
ereduan indar berezirik egingo, “aukeratzeko askatasuna” bermatuko duelako.
Oraingoan ere aukeratzeko
eskubideak euskalduntzeko eskubidea
jango du. Ez dago aukeratzerik matematika ikasi edo ez, gaztelania edo
frantsesa ikastea aukeratzerik ez dagoen bezala. Bai, ordea, haurrek euskara
jakin behar duten edo ez. Errazago irensten dugu, nahiz eta atzerriko hizkuntza
izan, ingelesa irakastea bertako hizkuntza eta kultura irakastea baino.
Euskaldunok biktima paperean jarraitzen dugun artean, ez dugu zer eginik. Baina
agintariek badute konplexuz beteriko sistema gainditzerik.
Bestetik, gurasoek euren
seme-alaben hezkuntza, kultura eta aberastasuna bermatu gurako balute, D
ereduan matrikulatuko lituzkete euren haurrak. Zoritxarrez ez da horrela.
Horregatik, erakundeek Euskal Herrian
euskaraz bizitzeko aukera bermatuko duen hezkuntza eredua sustatu beharko
lukete.
Bistakoa da gazteek, derrigorrezko
ikasketak amaitzen dituztenean, ez dutela euskara behar bezala menperatzen.
Horrenbestez, helburu hori ez betetzeak indarrean dagoen hezkuntza politikak ez
duela euskalduntzen adierazten digu. Hala bada, legea ez da betetzen.
Haatik, argi utzi behar dugu D
eredua dela bermea. Ez da eredu esperimentala. Gainera, bertan lortzen diren
emaitza akademikoak paregabeak dira. Eta euskara ikasteak ez du beste hizkuntza
batzuk ikastea oztopatzen. Are gehiago, hizkuntzak ikasteko murgiltze-eredu
bakarra da D deritzoguna: euskara eta gaztelania edo euskara eta frantsesa
bikain menderatzeko aukera bakana. Ikasiko ditugu gero, ingelesa, alemana,
txinera… nahi beste, baina geure Herriko hizkuntzatik hasita. Ala, bizi den tokiko
errealitate baten aurrean itsutu
nahi duzu zeure seme-alaba? Ez iezaiozu alukeriarik egin.
Hala ere, euskara gure kultura- eta
identitate-ondarearen parte garrantzitsu dela pentsatzen ez duen horietarikoa
bazara ere, ireki mundua zeure haurrei. Dena dute irabazteko. Egiezu opari
hori.
Jon Gomez Garai
2013ko urtarrilaren 16an
2013-01-15
Ezin adosago
Se puede hablar más alto, pero no más claro.
Con todos ustedes: Willy Toledo y La Verdad.
Con todos ustedes: Willy Toledo y La Verdad.
2013-01-04
Erregeen Kabalgatak ere, ETBn!
BIHAR, 19:00etatik aurrera, Izaro Iraeta eta bion eskutik, euskal hiriburuetako Erregeen Kabalgatak Bilbotik zuzenean ETB-1 eta eitb.com-en!
2012-12-30
Urte berrirako:
Neuk
ere, EiTBko arduradunei eta, oro har, Eusko Jaurlaritzako agintari
berriei, euskararen aldeko apustu handi eta nabariagoa egin dezaten
eskatu nahi diet. Ez aurreko gobernu-taldearekin alderatuta "gehiago".
Ez. Inoiz egin duzuena baino gehiago.
Euskara gehiago behar
dugu. Kulturan inbertsio handiak eginda bakarrik eraikiko dugulako Herri
aberatsa. EiTB taldea horren parte garrantzitsu da. Baina ETB-1 ahaztua
izan duzue beti. ETB-2ren anai txikia ei da, eta pentsamendu horrekin
ez goaz inora. ETB-1 sendo behar dugu. Erakargarri. Kalitatezko ETB-1
behar dugu.
Horretarako, hurrengo artikulu honetan Xabier Euzkitzek
ondo dioen legez, "euskarazko telebista zertarako sortu zen gogoratu eta planteamendu serio bat egin beharko dugu". Laguntzeko prest gaude,
baina bitartekoak behar izango ditugu bide horretan lan egiteko.
Beste behin, oso fin, Xabier. Animo, onena etortzear dago eta!
Eguzkilore
Jaso nuen neure oparia eta hemendik aurrera, gustura bezain harro jantziko dut Eguzkilorea!
Mila esker, Ander eta Igotz Zuluaga eta Zuluaga Bitxitegiko ekipo guztiari!
Mila esker, Ander eta Igotz Zuluaga eta Zuluaga Bitxitegiko ekipo guztiari!
2012-12-27
Egin zaitez laguntzaile!
Aurten ere, izena eman, eta gaur iritsi zait Korrika Laguntzaile txartela eta bereizgarria! Eman euskara elkarri!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





