2011-05-02

#Bildu

Twitter-en pil-pilean dagoen gaia da Bilduren ilegalizatzea (ez da gutxiagorako), eta neuk esanguratsuenak iruditu zaizkidan tweet-ak bildu ditut Facebook plataformako ohar honetan. Milaka gehiago daude.

2011-04-26

Agur eta ohore

Bart gabean JON ZAMALLOA musikari, ikertzaile, maisu, abertzale eta parekorik ez duen txistularia hil da.

Euskal kulturak lagun handi bat galdu dau. Mundu mailan eta, batez ere, Euskal Herri osoan geure tradizio eta kulturaren alde lanean ibilitako taldekidea izan dugu Jon bost urtetxo ebazanetik. Orain, 56 urte ebazala joan egin jaku. Baina ez betiko, Herriak eta Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak bere lan, aholku, gomendio eta ikerketa guztiak ondo gordetzen dauzalako, bere bizitzaren ondare.

Beti izango zaitugu gogoan. Eskerrik asko eta hurren arte “Txistu”!











Hileta-elizkizuna bihar izango da, hilak 27, arrastiko 19:00etan Galdakaoko Santa Maria parrokian.

2011-04-25

Aberri Eguna, Arraioa...

Gernika, Baigorri, Bilbo eta Donostian ospatu zen atzo 2011ko Aberri Eguna. Abertzaleon eguna. Eta hauxe duzue Berriak bere webgunean argitaratu duen argazki bilduma.

Argazki bilduma honek atzoko aldarrikatzeko ospakizunen lau tokiak biltzen ditu. Eta horretara joan nahi dut oraingoan: argazki bilduma honek ez lituzke lau herri horiek bildu beharko, herri BAKARREAN egin beharko litzatekeelako, nire ustetan, urteroko abertzaleon hitzordua. EAJ-k Bilbo, Hamaikabat-ek Donostia eta Independentista Sareak Gernika eta Baigorrira joateko deialdiak egin zituzten baina, ez duzue uste alderdikeriak eta hauteskundeak alde batera utzita Euskal Herri osoko abertzale guztiak, egun bakar baterako bada ere (tristea da horrela aitortzea), bildu beharko ginatekeenik?


Pena ematen dit boterea lortzeko grinak, euskaldunok hain komunean dugun gai honetan ere, banatzeko ahalmena izatea. Sentitzen dut baina horretan alderdi guztiek dute erruaren parte. Herritarrok ere badugu erruaren parte, eta hein handi batean gainera. Aipatutzat jo dezagun geure burua eta, esaldi idilikoak diruditen arren, ahalegintxo bat egin dezagun euskaldun guztiak elkartzeko.

Aitzitik, hauxe litzatekeelako etsaiari eman diezaiokegun gozokirik goxoena: euskaldunak elkarri mokoka aritzea.

Bada, are gehiago, espainiarrak alde batetik eta frantsesak bestetik kapazak dira euren artean adostasun batera iristen geure kontra egiteko eta geu, "lau katu" izanda, ez gara geurearen alde elkartzeko kapazak izango ala?! Arraioa…


2011-04-20

Kritika Berrian

Berria egunkariak atzo ETB-1eko IBIL2D saioari buruzko kritika BIKAINA argitaratu zuen Jokin Labaien-en eskutik.

Horrek lanean jarraitzeko indarrak ematen ditu… MILA ESKER!

Honaxe aipatutako kritika:

'IBIL2D'

Jokin Labaien

Hamaika Telebistako gonbidatu bati entzun nion nola Korrikak erakutsi digun, berriz ere, Euskal Herria ez dela berdea soilik. Baduela gorritik, horixkatik zein basamortutik. Badakigula, bai. Ahaztu egiten zaigu, ordea, maizegi. Telebistan, Euskal Herria lau haizetara eder hark gogorarazi zigun, garai batean. Egun, Ibil2d saioak hartu du lekukoa gure herri askotarikoa eta koloretsua ezagut dezagun.

Zazpi saio izan dira orain arte. Urduñatik Ebroren sorlekura, Arantzazu inguruetara, Baztango txokoetara, Arabako Errioxara, Lapurdiko kostara, Debatik Zumaiara eta Santurtzitik Bilbora joan da Jon Gomez.

Gure txokoak erakustea helburu duen saio horrek ez du antz handirik Euskal Herria lau haizetara zenarekin. Begien bistakoa da xumeagoa dela, baliabide gutxiagorekin egina. Noski, ohiz kanpokoa hura baitzen. Helikopteroz filmatutako irudiek handitasuna ematen zieten emanaldiei, mira ezin hobea. Ziur asko, errepikaezina ere bada. Oraingoak, baina, badu bere indargunea. Gertukoa da, eta horrek oso erakargarri egiten du haren sinpletasuna. Ibilbide bat aurkeztu, eta inguruetako herritarrekin gauzatzen dute; haiek ematen dituzte xehetasunak. Erakargarria egiten zait lanerako modu hori. Izan zen, aspaldi ez dela, hainbat pertsona ezagunek beren txoko maiteak erakusten zituzten saioa ere. Formatu horretan, lehentasuna aurpegi ezagunari ematen zaio, hala nahi gabe ere. Helburua hainbat leku berezi erakustea bada, egokiagoa da herritarrak hartzea bidelagun. Haiek ezagutzen dituzte inork baino hobeto. Ez dute turismo bulegoetan banatzen dituzten eskuorrietako zurruntasun eta zuzentasunik; beraz, sinesgarritasun handiagoa dute.

Saioaren beste indarguneetako bat aniztasuna da. Bisitatzen ditugun lekuen muina ez dago eskuorri horietan ageri diren lekuetan bakarrik. Lekuez gain, pertsonak, kultura, ohiturak, kirolak, historia, hizkuntza eta gehiago ezagutzea komeni da. Lekuan lekukoa. Bestela, gure inguruaren ezagutza edertasun bisualera mugatzen dugu. Eta horrek, izatekotan, bidaiatzeko aitzakia izan behar luke. Eta horiek ere, herritarrek emanak dira ETB1eko saioan.

Guk ere hala bidaiatzen dugulako. Oinez, hitzez eta begiek lagunduta, gozatzeko eta ezagutzeko. Bestela, argazkiak ikustea nahikoa litzatzeke.


Idatzia jatorrizko helbidean irakurtzeko, egin klik hemen!


2011-04-13

17. Korrika Galdakaon!

Bariku honetan bertan, apirilak 15, gogo biziz itxaroten ari garen 17. Korrika Galdakaotik pasako da, Bilbotik pasa ostean:

Motorrak berotzen joateko, egunean zehar hainbat ekintza antolatu dute Galdakaoko geure Korrikako lagunek, besteak beste, goizeko Korrika Txikia eta arratsaldeko buruhandiak, txistorrada, txokolatada, kale musikariak...

Gauean aldiz, bi urterik behin euskaldun eta euskaltzaleok gogotsu eta irrikaz jasotzen dugun Korrika pasako da Galdakaotik gaueko 21:30 aldera.

Denon gozamenerako, Aperribaitik sartu, herriari buelta izugarria eman eta Juan Bautista Uriartetik behera Zugutzun amaituko da galdakoztarroi dagokigun aurtengo ibilbidea, Basaurin jarraitzeko.

Hortxe amaituko da Galdakaoko euskalakariok geure herrian Korrikaz gozatzeko izango dugun tartea. Baina ilusioa eta poza ez da hor amaituko, ezta gutxiagorako ere!

Gaueko txandan KORRIKAren aldeko kontzertuak eskainiko dira eta, nola ez, herriko talde bi izango gara hurreratzen direnen gorputzak (are gehiago) alaitzen.

LOREBELTZ eta OXABI erromeria taldeen eskutik jai giroa izango da Galdakaon nagusi, gaueko 22:30etik aurrera, Kurtzeako Plazan.

Hori gutxi balitz, bertan Korrikaren aldeko TXOSNA ere jarriko dute AEK-ko kideek.

Ez da plan txarra ezta?

Galdakaon ere, EUSKARAREN ALDE!!!

Gora Galdakao euskalduna!
Gora Euskal Herri euskalduna!

2011-04-11

Elkarrizketa '8. Lurraldean'



Jatorrizko sarrera 'Zortzigarren Lurraldea' webgunean ikusi



Jatorrizko sarrera 'Zortzigarren Lurraldea' webgunean ikusi

...Ustekabe atsegina nirea, Galdakaoko astekari digital honetan aurkitutako bideoa ikustean!


2011-03-27

Elkarrizketa Berrian

JON GOMEZ GARAI. ETB1eko 'Ibil2d' saioko aurkezlea

«Jendea errealitate areagotuarekin kuxkuxean dabilela ikusi dugu»

Larunbatero 'Ibil2d' saioa aurkezten du Gomezek, 21:30 aldera. Euskal Herria hobeto ezagutzeko aukera ematen du programak, eta garapen berezia du Interneten eta sakelakoetan.

Urtzi Urkizu Donostia

ETBko aurkezleen artean gazteena da Jon Gomez (Galdakao, Bizkaia, 1990). Berriketan.info-n idazten du tarteka.

Nondik izan duzu Ibil2d saioa aurkezteko aukera?

Ibilaldiko komunikazio arduradun lanean hasi nintzen. Handik Betizuko ikuskizunak aurkeztera pasatu nintzen. Hamaika Telebistan saio bat aurkeztu nuen. Gero ETBrako Euskal Herriko Pintxo Lehiaketa, Olentzeroren etorrera eta Errege kabalgata aurkeztu nituen. Handik deitu ninduten saio hau aurkezteko.

Telebistan jende gazteari aukerak ematea zilegi izango da, ezta?

Bai, nire ustez aurpegiak aldatu beharra dago. Niri aukera hau eman izana ikaragarria da. Gainera, proiektua asko gustatzen zait. Espero dut nik ondo egitea neure lana.

Zein da Ibil2d saioan duzuen filosofia?

Izenak berak esaten duen bezala, Euskal Herriko ibilbide bat aurkezten dugu astero. 10-12 kilometroko ibilbide errazak dira. Askotan harrotasunez esaten dugu oporretan atzerria ezagutzera goazela, baina gero ez dugu geure herria ezagutzen. Saioa hortik sortzen da, gure herria ezagutarazteko ibilbideak proposatzetik. Interes puntu batzuk azaltzen dira bidean. Eta horien artean pertsona ezagunak ere ager daitezke, ingurua ondo ezagutzen dutenak.

Telebista saioaz harago, proiektuak garapen zabala du Interneten eta sakelako telefonoetan. Errealitate areagotua ere landu duzue. Zertan datza errealitate areagotua?

Sarean presentzia handia du, eta EITBk inoiz egin ez duen apustua dago. Sare sozialen bitartez ikus daiteke saioa. Errealitate areagotua orain arte ez da Euskal Herrian garatu. Interneteko konexioa duten sakelako telefonoen bitartez, doako geruza bat deskargatzen da lehendabizi. Adibidez, telefonoa mendilerro baten aurrean jartzen duzu, eta kamerak detektatu egiten du aurrean duena. Geruzak esaten dizu aurrean dauden mendiak zeintzuk diren. Puntuak geografikoak izan daitezke, baina baita dendak edo jatetxeak ere. Puntu bakoitzaren inguruko informazio gehigarria ere ematen du geruzak.

Errealitate areagotuaren kontu horrek arrakasta izango duela iruditzen zaizu?

Baietz uste dut. Sarean ikusten ari gara jendea kuxkuxean dabilela. Harrera ona izaten ari da. Jendeak esker mezu dezente helarazi dizkigu. Telebista saioak ez digu hainbeste beldur ematen, edonork ikus baitezake. Nahiz eta batzuk gauza arrotz moduan ikusi, hemendik bost urtera, errealitate areagotua jende askok erabiliko du.

Etorkizunean ibilbide horiek hiru dimentsiotan ikusiko dira agian?

Nork daki. Ez dugu hori kontuan hartu, baina posible da. Modan dago hiru dimentsioen kontua.

Gazte hasi duzu telebistako ibilbidea. Madrilen lana eskainiko balizute joango al zinateke hara?

Nire ama hizkuntza euskara da, eta gustura egiten dut lana euskaraz. Gaztelaniaz lana egitea oso arrotza egingo litzaidake. Gaztelaniaz ez naiz ondo moldatzen. Lehenengo euskaraz bizi nahi dut, pentsatzen dudalako konpromiso bat dudala herri honekin eta euskararekin.


Berria egunkarian, 2011ko martxoaren 26an argitaratua.

2011-03-20

Euskaraz aritu nahi duenarentzako webgunea

aritu.eu web orri honetan hainbat esparrutan eta egoeratan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarri batzuk eskainiko zaizkizu. Sarri askotan, euskaldunok euskara ez den beste hizkuntza bat aukeratzen dugu, gure hizkuntzari uko eginez eta norberarengan frustrazioa sortuz. Errealitatea, hala ere, erabat desberdina izan daiteke, eta norberarengan dago errealitate hori hein handi batean aldatzeko giltza. Zuk duzu giltza!

Hizkuntza baten edo beste baten alde egiteko orduan, erabakigarriak dira askotan solaskidearen itxura edota solaskide horrekin topo egin duzun ingurunea eta egoera. Tamalez, aukeraketa hori euskararen kaltetan izan ohi da gehienetan. aritu.eu -k, gure jarrera aldatu eta gure hizkuntzaren erabilera modu naturalean garatzen lagunduko digu, egoera edozein dela ere.

Gure hizkuntzaren erabilera areagotzea du helburu gune honek, eta horretarako trebatzen gaitu, esaterako, komunikazio-estrategiak eta trebetasun sozialak landuz. Egunero bizi ditugun egoerak dira gogoetagai: nola jokatu euskaldunen arteko bilera batean euskara hitz egiten ez duen norbait dagoenean; nola jo ezagutzen ez duzun pertsona batengana; nola saihestu aurreiritziak, etab. Era berean, egoera horien guztien aurrean ditugun portaerak ere islatzen ditu, hala badagokio, oker daudenak zuzentzeko eta erantzun egokiak indartzeko. Hau guztia lantzeko zenbait test eta ariketa eginda, aritu.eu webguneak, lehenengo eta behin, euskararen aurrean egoera desberdinetan dugun jokabide eta jarrerak ezagutu eta horien inguruan hausnartzen lagunduko digu. Ostean, egin ditzakegun test, galdera eta ariketei esker, gure konpromiso-maila aukeratu ahal izango dugu, hau da, noraino iritsi nahi dugun lekua eta egoera edozein izanda ere. Eta aritu.eu –k emango dizkigu hartu ditugun helburuak erdiesteko zenbait baliabide.

Artez Euskara Zerbitzuak garatu du aritu.eu webgunea. Urtebeteko lanaren emaitza da, eta lantalde zabalak jardun du berau garatzen; besteak beste, psikologoak, euskara teknikariak, diseinatzaileak eta informatikariak.


[ Artez Euskara Zerbitzuak Sustatu.com atarian argitaratutako berria ]

2011-03-08

Hurren arte lagunok!

Bizitza honetako bapateko nondik-norakoak eraginda Hamaika Telebista alde batera utzi eta, horrekin batera, neure web atari honek telebista berri honi eskainitako atala ere ezabatu behar izan dut.

Orain, 'Gaztero' saioak Hamaikako web gunean bakarrik izango dituzue ikusgai. Aipatutako atala, Euskal Telebistan aurkezten hasiberri naizen saioari eskaini behar baitzaio, noski!

Hemendik aurrera beraz, ETB-1eko IBIL2D programa ezagutu eta honen berri jaso ahal izango duzue gertu-gertutik, hemen. =)

Eta Hamaika Telebistari, zorterik onena opa diot.

Hamaikak eman zidan esperientzia (bertan denbora gutxi eman banuen ere) itzela izan da eta, asko ikasteaz gain, ikaragarri gozatu dut lanean. Igandero saiotxo bat gidatzearekin hedabide gaztea lagundu nezakeela uste nuen (hori izan nuen helburu behintzat), baina zeharka bada ere, euskaldunak, euskaltzaleak eta, orobat, euskara laguntzen nuenaren sentsazioa nuen. Euskaldunei eta geure hizkuntzan bizi nahi dutenei, euren apeta komunikatiboak asetzeko aukera berriaren parte nintzela uste nuen.

Horixe baita Hamaika Telebista, komunikabide arrunt batek dituen eginkizunetan oinarritzeaz haraindi, euskararen normalizazioaren bidean gogor lan egiten duen talde gaztea. Xumetasunez eta bere txikitasunetik, etorkizun oparoa duen telebista.

Telebista txikia baina proiektu handia.

Esaldi hauetan aipatutakoagatik eta egiteke duzuen lan guztiagatik:
Zorionak eta eskerrik asko Hamaika Telebista!

2011-02-27

IBIL2D

Hurrengo larunbatean, martxoak 5, IBIL2D saioa estreinatuko dugu.
Gaueko 21:30ean ETB-1en!

IBIL2D programak Euskal Herri osoa zeharkatuko du, Iparretik Hegora eta Hegotik Iparrera. Bazterrik bazter, gure lurraren altxorrak erakutsiko dizkizu Jon Gomez Garai aurkezleak larunbatero ETB-1en, tokian tokiko informazio zehatza eskainiz eta asteko ibilbidean txoko horretako pertsonai edota leku interesgarriak aurkeztuz. Erritmo atsegin baina bizian, ordu erdiko programa honek geure Herria ezagutaraztea du helburu.

Pausoz pauso, gure inguruko natura, kultura eta historia hurbiletik ezagutzeko txangoak proposatuko dizkigu IBIL2D saio berriak. Bidea modurik atseginean ibiliz egiten delako…


Gogoratu lagun, hemendik aurrera hitzordua dugula gure Lurrarekin larunbatero, ETB-1en gaueko 21:30ean!

Saioa gertutik jarraitzeko

Web gunea

Facebook

Twitter


+ INFO hemen!


2011-02-03

Euskaldunak euskaraz ETBn

ETBn euskaldunei erdaraz ez eginarazteko kanpaina hasi dute Interneten. Neuk, neure botoa eman dut. Eta zeuk?

Irakurri, bozkatu eta zabaldu; zeuretzat erraza eta arina da.
Euskararentzat, derrigorrezkoa.


Agiria irakurri eta zeure botoa emateko, egin klik hemen.

Geure hizkuntzak eskertuko dizu.




'Berria' egunkariako berria ikusteko, hemen.

2011-01-23

Saltzeko denak balio duenean...


KRITIKA

Onartzen dut urteren batean (hasierako edizioak batez ere) 'Operacion Triunfo' telebistako lehiaketa sonatua jarraitu izan dudana.

Hala ere, aspaldi daramat telebistako saio bakar bat ere jarraitu gabe eta gaur, 'Tele5' piztu dudanean, zer nolako txaskoa hartu dudan PILAR RUBIO 'OT' ospetsua aurkezten ikusi dudanean:

Zer eskaintzen du tipa honek? Fisikoa. Besterik ez. Gaur egungo sistemak sustatzen duen edertasunaren islada besterik ez da Rubio anderea. Baina, horixe da antza denez, saltzeko baliagarri den (eta neska honek duen) bakarra, fisiko "eredugarri" bat. Besterik ez.


Ba kazetaritzaz edota burutzen duen aurkezle lanaz ez dugu hitz egingo ere, ez duelako inongo garrantzirik gaur egungo telebistan, dirudienez. Baina benetan, penagarria da Jesus Vazquez aurkezlea kendu izana Pilar Rubio manikia jartzeagatik; Ez du saioa bat ere ondo gidatzen, gidoiarekin ez du segurtasunik eta galdu egiten da, kamarek eta platoak "jan" egiten dute, itxuraz ez du pertsonalitate handirik adierazten eta ez du naturaltasunez jokatzen egungo 'Operacion Triunfo'-ko gidariak.

Baina guzti horrek ez du axola, noski, "tia buena" bat da eta! =(





Ez da hilabete bat bete neuk kritika hau idatzi nuenetik eta... HARA! Begira zer topatu dudan sarean kuxkuxeatzen. Esaten nizuen ba, ez nuen kritika idazteagatik idazten! Edo neska zelako eta bere lana zalantzan jartzeagatik... Ez horixe! Oso zalantzagarria ikusten nuen aurtengo 'OT' (egun batean bost minutu ikusita). Hauxe ondorioa.

2011-01-20


UDALBILTZA absolbitua! Berandu (ez litzateke gertatu beharko ere) baina... ASKE!

Orain, nork ordainduko dizkie sortutako kalte guztiak? Egindako min eta kendutako askatasun osoa, nork konpentsatuko du? Nork barkamena eskatuko? Nork? NORK???

Ahora, ¿quién les va a pagar todos los daños ocasionados? El daño que les han hecho y la libertad... que les han quitado, ¿quién compensa todo eso? ¿Quién va a pedir disculpas? ¿Quién? ¿¿¿QUIÉN???

2011-01-17

Euskararen etsaia, euskararen "zaindari"

Argazkian ikusten duzun gizona Jon Juaristi (1951) da, iragan ostiraletik, Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berria.
Bada, utzidazu (Blog honen bitartez bakarrik bada ere) gizon honi eta bere karguaren izendatze soil horri, neure salaketatxoa egiten.

Juaristi jauna etakide ohia dugu (bai, ondo ulertu duzu, ETAko kide ohia). Harrigarriena ez da hori inolaz ere, baina.

Aitzitik, PPko kide izateko PSOEko militante izateari utzi zionak, horrela deskribatzen du bere burua:
“me considero nacionalista español, a la derecha del Partido Popular” eta gaur egun, Espainiar Nazioaren Defentsarako sortutako Fundazioko Ohorezko Patronatuko kidea dugu Juaristi. Gainera, 1997 eta 2007 urteen artean Ermuko Foroko kide eta bultzatzaile izan zen.

Cervantes Institutuko eta “Biblioteca Nacional de España”-ko zuzendari ohia ere den lagun hau, ABC egunkari espainiarreko zutabegile izateaz gain, Hezkuntza Aholkularitzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako zuzendari nagusia ere bada, Madrileko Autonomia Erkidegoan (Esperanza Aguirrerekin batera, alegia).

Hori gutxi balitz, eta horra nire salaketaren zioa, ondorengo aipuak nire gaurko protagonista den Jon Juaristi poeta eta politikariak egin ditu geure hizkuntzaren inguruan. Barkatuko nauzu ba, esandakoak espainolez idatziko ditut (segidan ulertuko duzu zergatia, noski). Honaxe:

El euskera no ha servido como vehículo cultural"
“El euskera, para mí, es un idioma del pasado”
“Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera”

(Madrileko egunkari garrantzitsu bati aitortutakoak)

“Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera” (Bere poema batean idatzitakoa)

Ba beste barik, lagun, hauxe duzu Jon Juaristi jauna. Eta tipo hau da Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berria.

Egin kontu!



Artikulu honi ondorengo audio hau gehitu dakioke. Oraingoan, Euskararen Aholkulari Batzordeko kide berriak dio euskararen etorkizunak ez diola bat ere inporta eta ez diola disgustu handirik emango desagertzen bada, ez baita bere hizkuntza. Entzun...

Hamaika ikusteko jaio gara!

Tipo honi Euskadi Irratian egindako elkarrizketa hau ere Deian argitaratu dute gaztelaniara itzulita.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko, egin klik hemen



Oharra:
Interneteko euskarazko albistegirik garrantzitsuenetarikoa den Sustatuk nire artikulua argitaratu du. Eskerrik asko!

Egin klik hemen nire idatzia Sustatu.com-en ikusteko.


'Euskararen Semaforoa' orrialdeko kudeatzaileek ere neure artikuluaren berri eman dute. Eskerrik asko zuei ere!

Berria ikusteko, klik hemen.

2011-01-16

COPEren "egiak"

Aspaldiko kontu batekin natorkizu oraingo honetan. Neure asmoa, hala ere, ez da bazterrak nahastearena baina arrazoi bik ekarri naute lerro hauek idaztera.

Batetik, Interneteko mundu zabalak eskaintzen dizkigun sare sozial eta informazio iturriez baliatuz, duela urte batzuk neure helbide elektronikoko postontzian jaso nuen salaketa bat argitara eraman nahi dut. Bestetik, geure Herriak eta hizkuntzak jasotzen duten etengabeko erasoak erakutsi eta mezu hauen igorleei erantsita duten maskara faxista kendu nahi diet… neure baliabideak eta besteengan eragiteko dudan ahalmen urritasuna kontuan hartuta bada ere.

Jarraian COPE irrati-etxe espainiarreko esatari den Cesar Vidalek, euskararen inguruan ‘La Linterna’ saioan egindako adierazpenak ekarri nahi ditut gogora.

Aitorpen hauek eta segidan, ezagutzeko ohorea ez dudan Montserrat Martinez Fernandez Euskal eta Hispaniar Filologietan lizentziatua denaren erantzuna duzue. Montserrat andereak bikain azaltzen ditu euskararen nondik norakoak eta ondo baino hobeto erantzuten dio, puntuz puntu, Cesar Vidal jaunari. Neuk, zoritxarrez, ez nukeenez hain zuzen idatziko (gaztelaniaz erantzuten diolako, batez ere) berak argi esandakoa, bere hitzak izango dituzue Vidal kazetari zalantzagarriaren aipuen ostean.

Neure partetik, besterik ez, Montserrat Martinez Fernandezek korreo bitartez mundu zabalera birbidali zituen berbak helarazi nahi dizkizut. Aldez aurretik, eskerrik asko Montserrat eta segi aitzina!

Oharra: Zeuk ere zeure salaketa-erantzuna egin nahi baduzu, linterna@cope.es helbidean egin dezakezu.

CÉSAR VIDAL (La Linterna, COPE )


«El vascuence es una lengua tan primitiva que desconoce, por ejemplo, lo que serían universales, es decir, la idea de 'árbol', que es una idea que existe en lenguas avanzadas (no como el vascuence) en el vascuence no existe. El vascuence como lengua muy primitiva tiene las hayas, 'loj pinos', 'loj chopos' pero no tienen 'árbol'. Para hablar del árbol han tenido que tomar un préstamo del castellano, que es el 'arbola'. Y en ese sentido, claro, es una lengua en la cual todavía el desarrollo de la mente humana no se da cuenta de que hay universales, vive todavía sobre la base de los particulares.» [...]

«No decimos que no se estudie el vascuence; pensamos que el vascuence hay que estudiarlo como otras lenguas minoritarias como el 'cheroquí', el apache o el georgiano. Es decir, nos parece que son lenguas que tienen que tener cátedras de estudio, que es muy interesante los estudios filológicos que se hacen al respecto y no digamos ya que exista un diccionario que permita que esa lengua sea entendida por gente que habla lenguas con un poder de comunicación extraordinario como es el español.» [...]

«Que encima ni siquiera es el vascuence; es un engendro basado sobre el 'batua' lo que se habla en las Vascongadas. La gente que son ‘euskaldunes’, que son 'euskaroparlantes' están horrorizadas desde hace décadas con eso que se habla en las vascongadas porque ni siquiera es el vascuence, es una lengua absolutamente de laboratorio, basada, además, en el dialecto vasco de Vizcaya, en el ‘batua’ (sic).»

<<
Sr. Vidal:

Atónita escucho su breve disertación sobre el euskara o, si lo prefiere, el vascuence. Me gustaría que leyera en su integridad y sin prejuicios esta carta cuya única finalidad es la de aclararle ciertas confusiones que, en mi opinión, tiene sobre la lengua vasca...

Coincido con usted en que el euskara es una lengua primitiva pero en el sentido descriptivo de la primera acepción que da el diccionario de la RAE: 1. adj.. Primero en su línea, o que no tiene ni toma origen de otra cosa, ya que se desconoce, por el momento, el origen o parentesco con otras lenguas.. Me aventuro a pensar que usted, sin embargo, califica así al vascuence pensando más bien en la cuarta acepción del mismo diccionario: 4. adj. Rudimentario, elemental, tosco ya que a continuación afirma que esta lengua desconoce los universales tales como árbol y que vive sobre la base de los particulares, como si este hecho colocara al vascuence en una posición de desventaja con respecto a otras lenguas modernas.

Sobre los conceptos de los universales y los particulares lingüísticos no me voy a extender y le remito a los trabajos de Chomsky, Boas, Bloomfield y otros reconocidos lingüistas. Únicamente le citaré a Guillermo de Ockham: Las palabras universales son signos lingüísticos de las cosas individuales, creados por un simple motivo de practicidad. Como verá, no hay motivo para pensar que una lengua sea mejor que otra por esta razón.

En segundo lugar, el euskara posee, además de la palabra arbola, los siguientes términos zuhaitz, zuhamu, zuhain o zuhaintze. Innegable es el origen latino de arbola como lo es del español árbol: arbor, -oris ya que la lengua vasca, como todas, ha ido recogiendo a lo largo de su larga historia préstamos de diferentes lenguas con las que ha tenido contacto. Este fenómeno lingüístico es enriquecedor y no vergonzante como usted pretende insinuar.

Agradezco sinceramente que nos compare con las lenguas cheroqui, apache o georgiano o con cualquiera, ya que todas son dignas transmisoras de sus respectivas culturas igualmente dignas. Y aún le estimo más que aliente su estudio pues durante mucho tiempo estuvo prohibido ya no sólo su uso sino hasta el ejercicio académico y filológico del vascuence.

Respecto a la idea de que exista un diccionario para aquellas personas que desconociendo la lengua quieran entenderla, aplaudo también su iniciativa puesto que creo firmemente que el saber no ocupa lugar y, animo a todos los interesados a consultar las librerías y bibliotecas o Internet donde encontrarán abundante material sobre el léxico vasco.

Quiero suponer que cuando usted se refiere a lenguas con un poder de comunicación extraordinario como es el español no excluye otras. Como historiador, escritor y periodista que es, sabrá que todas las lenguas tienen ese poder. Por ejemplo, en inuktitut (más incorrectamente conocido como esquimal) posee muchos más términos que el español para denominar nieve. ¿Le confiere este hecho al inuktitut más poder de comunicación? Según una conocida teoría semiótica, por esta razón no existen diferencias en los procesos intelectuales sino que las experiencias culturales son distintas.

Para finalizar me gustaría puntualizar ciertas afirmaciones erróneas que hace al final de su intervención sobre el euskara batua. ¿Recuerda usted con que objetivo se fundó la Real Academia de la Lengua Español a en 1713? Fue para fijar las voces y vocablos de la lengua castellana en su mayor propiedad, elegancia y pureza, que se reflejó en el lema Limpia, fija y da esplendor. Y sin irnos tan lejos, ¿cual es la tarea principal de la actual RAE? Pues ni más ni menos que elaborar las reglas normativas del español que garanticen un estándar lingüístico común. Lo que usted califica de engendro es el estándar lingüístico común del euskara. Con algunos años de retraso pero también nosotros queríamos “limpiar, fijar y dar esplendor” a nuestro idioma. Esta labor la realiza magníficamente ‘Euskaltzaindia’ o la Real Academia de la Lengua Vasca desde 1919, reconocida oficialmente por la RAE desde 1976. En palabras de la propia institución vela por el euskera o vascuence. Atiende a las investigaciones sobre el mismo, lo tutela socialmente y establece sus normas filológicas de uso.

Fue este organismo, a petición de ciertos sectores intelectuales, el que impulsó la unificación de los dialectos vascos (euskalkiak). En un principio, antes de la guerra civil española, se tomó como base el guipuzcoano y más tarde el labortano clásico y no el vizcaíno como dice usted. Entre los años 1964 y 1968 se establecen las primeras normas para la actual unificación tomando como base el guipuzcoano-navarro. Durante los siguientes años se ha seguido trabajando en este proceso de estandarización con reconocido éxito. Es cierto que algunos sectores de la población, fundamentalmente por la edad o nivel cultural, han tenido dificultades en la adaptación a la lengua estándar pero no en mayor grado que en el caso del español u otra lengua, si tomamos los mismos parámetros sociales. Sin embargo, en general, este aspecto está totalmente normalizado. Espero que estas aclaraciones puedan contribuir a profundizar en su conocimiento de la lengua vasca. Y, aunque no tengo ninguna esperanza de que me conteste ni haga llegar al público general estas rectificaciones, escribirle ha sido muy gratificante para mí.

Un saludo,

Montserrat Martínez Fernández
Licenciada en Filología Vasca y Filología Hispánica


P.D. : Si desea ampliar la información que brevemente le he aportado, puede consultar los siguientes autores y las siguientes páginas web:

INTXAUSTI, Joseba: El euskera, la lengua de los vascos. Donostia: ELKAR S.A., 1992

MITXELENA, Koldo: “Normalización de la forma escrita de una lengua: el caso vasco.” Revista de Occidente nº 10-11. Febrero de 1982, Extraordinario II.

VILLASANTE, P. Luis: Hacia la lengua literaria común. Aranzazu-Oñate: De. Franciscana, 1970.
ZUAZO, Koldo: Euskararen batasuna. Euskaltzaindia. IKER-5. 1988.

XAMAR: Euskara jendea. Pamiela. 2006

www.rae.es
www.cervantes.es
www.euskaraz.net
www.euskadi..net
www.euskaltzaindia.net
www.wikipedia.org
>>