2013-02-06
2013-02-04
Santa Ageda bezpera
Egin beharrekoak, beste urte batez, eginda.
Euria protagonista izan arren, ez du urteroko hitzordua ekidin eta geure
herriko lurrak makil kolpez iratzarri ditugu, udaberri oparoa izateko
Galdakaon.
Hala ere, etxe edo baserri batetik bestera, askok mokadutxoa eta ardo goxoa opatzen digute tarteka. Guzti horiei, eskerrik asko!
Hala ere, etxe edo baserri batetik bestera, askok mokadutxoa eta ardo goxoa opatzen digute tarteka. Guzti horiei, eskerrik asko!
2013-02-01
Elkarrizketa 'Crónicas' aldizkarian
Jon Gómez:
sentir la comunicación
sentir la comunicación
IRATXE
LÓPEZ
Nork ez du galdakoztar hau ezagutzen? Jon Gomez Garai (Galdakao, 1990.05.17) hamaika saltsatan sartuta dabilen gaztea da. Une honetan, ETBko aurkezleen artean gazteena. Hala ere, amaigabea da gaztetxotik orain arte egin duen ibilbidea. Telebistan eta telebistatik kanpo ari da aurkezle baina, nola ez, herria inoiz ahazten ez duen euskaltzale konprometitua dugu Jon. Orain, Kazetaritza ikasketei berriro ekin dion honetan, gurekin elkartu eta bera hobeto ezagutzeko aukera eskaini digu. Onena opa diogu geure herriko semeari.
Pocos
galdakoztarras habrá a los que no les suene Jon Gómez Garai. Casi todos le han
visto poner cara y voz a diversos acontecimientos en el pueblo, o trabajando en
programas de televisión, especialmente en ETB-1. A pesar de su juventud –tiene
22 años–, es ya un showman polifacético aunque, según él mismo confiesa, no se
considera periodista “porque todavía estoy estudiando la carrera. Hasta que no
la termine no me considero un profesional de ella”. Prefiere definirse como
presentador y comunicador. “Disfruto de este trabajo. Transmitir y hacer llegar
un mensaje a una persona o a millones, y hacerlo con encanto y de forma
atractiva, me parece un arte”, comenta.
Las ganas de dedicarse a este mundo le vienen de lejos. Con solo 7 años ya tenía claro en qué quería convertirse de mayor: presentador. “Añoraba trabajar como Klaudio Landa, y lo curioso es que hoy en día le sustituyo en los programas que hago durante las Navidades para ETB”, confiesa.
Comenzó
su andadura ‘amateur’ en la Ikastola Eguzkibegi. “Allá donde había un micrófono
estaba yo”, admite, aunque la cosa creció en 2008, cuando comenzaron a
prepararse las actividades de cara al Ibilaldia que tendría lugar en Galdakao
en 2009. “Karmele Arrieta, que formaba parte de la organización, me llamó para
la gala de presentación en Torrezabal Kultur Etxea y me pareció un reto, una
ilusión doble porque presentaría algo relacionado con el euskera y en mi
pueblo”, explica Jon. Tras eso decidió ayudar en la Comisión de Cultura que se
había formado “pero estuve pocos meses porque me pidieron que ejerciera como
responsable de comunicación, ¡a mis 19 añitos!”, añade.
A
partir de ahí fue en línea de ascenso. A raíz de los contactos surgidos en este
trabajo, le pidieron colaborar con Hamaika Telebista, y acabó presentando y
dirigiendo el programa ‘Gaztero’, sobre temas relacionados con los jóvenes.
Estuvo un año hasta que le reclamaron en ‘Betizu’, de ETB. Tres años de
programa con 200 espectáculos por toda Euskal Herria.
Por
entonces seguía realizando galas, algo que no ha dejado de hacer, tanto en la
televisión pública vasca como para otros organismos, “trabajando para empresas
privadas como Eroski, productoras, organismos como la UNESCO o el Gobierno
Vasco... Incluso he presentado la Copa del Rey de baloncesto”, afirma. La lista
parece interminable para su edad, y siempre pasa por Galdakao, donde fue
contratado por el Ayuntamiento, entre otras labores, para presentar la Semana
Musical, o en su última aparición profesional por el pueblo, dando la cara en las Jornadas Micológicas de
Bizkaia.
En
televisión, el paso de gigante lo dio con ‘IBIL2D’. “Es el programa más serio y
potente en el que he participado. Lo presentaba solo y ofrecía recorridos por
toda Euskal Herria en ETB-1. Estuve una temporada completa con buena audiencia,
en 2011. Fue un reto con 21 años tener un programa semanal propio, estaba encantado
de la vida”, comenta orgulloso.
Y
siguió caminando, compatibilizando proyectos como presentar las sesiones
infantiles de la Orquesta Sinfónica de Euskadi, “un referente internacional, lo
que supone un honor para mí”, admite.
Ahora
mismo, “cuando la cosa está más tranquila”, según explica, ha retomado sus
estudios con mayor intensidad, aunque sigue en activo, “a finales de año, por
ejemplo, me encargué de comentar en directo el último lunes de Gernika, la
Feria de Santo Tomás, el Olentzero, la Cabalgata…”. Tampoco es que esté de
brazos cruzados. Presenta actos de Andra Mari Dantza Taldea, donde toca el
txistu-danbolin, la dulzaina, la txirula y, además, canta. Y también hace esto
último, cantar, en su grupo de verbena ‘Oxabi’, que los galdakoztarras podrán
disfrutar durante los próximos Carnavales, el día 9, en la plaza Santi Brouard,
tras el Concurso de Disfraces.
Respecto
a su futuro profesional, Jon dice que se ve en la tele. “Me encantaría
presentar un programa político, pero para eso hay que tener mucho recorrido. O
también un concurso”. Mejor en euskera, idioma materno con el que se siente más
cómodo. “Además, tengo un compromiso con el euskera”, especifica.
Cuando
se le pregunta si con todo este trajín tiene tiempo para comportarse como un
chaval de su edad, sonríe algo sorprendido y responde un rotundo por supuesto.
“Me gusta el baloncesto, jugué unos años en el Ibaizabal, me encanta la
cultura, andar por el pueblo, tomar mis potes con los amigos…”.
Lo
que está claro es que este galdakoztarra es un joven inquieto al que el futuro
le puede deparar gratas sorpresas. Incluso tal vez un día llegue a estar entre
algunos de los comunicadores que él destaca como mejores, Karlos Arguiñano,
Xabier Euzkitze o Iñaki Gabilondo.
2013ko otsaileko Galdakaoko Crónicas hilabetekariko alea.
Handiago ikusteko, egin klik irudian.
Handiago ikusteko, egin klik irudian.
2013-01-31
Izarren Distira Finala
Txorierriko Izarren Distirako Finaleko gala, 2012ko abenduaren 22an, Sondikan aurkeztua.
2013-01-28
Kontxi Belandia (III)
2011ko
irudiak dituzue hauek eta hemen klik eginda duzue argazkien orduko sarrera eta azalpena. Gaurkoan beste zerbaitegatik hitz egin nahi dizuet amama honi
buruz:
Aurtengo edizioan Korrikak euskara ikasleak omenduko
ditu (bejondeizuela denoi!) eta horren karira ospatu zen omenaldi jaia
Usurbilen. Milaka pertsona hurreratu ginen Gipuzkoako herrira,
jai-giroan, geuk ere euskara eta geure hizkuntza ikasten -eta
erabiltzen- ari direnak omendu nahi genituelako.
Galdakaotik 40 pertsona inguru joan ginen AEK-k jarritako autobus batean. Eta horien artean, nola ez, geure Amama Kontxi!
Hortxe duzue, 82 urterekin goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara (11
ordu!), "jo ta fuego" aritu zen musuak banatzen, bazkaltzeko eseri
barik, tabernaz taberna eta doinu batetik bestera. Ez al du ba, herriko
amama ezagunenak, omenalditxo bat merezi?
2013-01-16
Zergatik D eredua?
Iragan 15ean, ETB-1eko Azpimarra saioan Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu berriak egindako adierazpena ekarri
nahi dut gogora: "Hizkuntza ereduei dagokionez, norberaren
hautaketa sustatzen jarraituko dugu". Beraz, A, B eta D ereduek indarrean
jarraituko dute. Baina, itxura guztien arabera, Eusko Jaurlaritzak ez du D
ereduan indar berezirik egingo, “aukeratzeko askatasuna” bermatuko duelako.
Oraingoan ere aukeratzeko
eskubideak euskalduntzeko eskubidea
jango du. Ez dago aukeratzerik matematika ikasi edo ez, gaztelania edo
frantsesa ikastea aukeratzerik ez dagoen bezala. Bai, ordea, haurrek euskara
jakin behar duten edo ez. Errazago irensten dugu, nahiz eta atzerriko hizkuntza
izan, ingelesa irakastea bertako hizkuntza eta kultura irakastea baino.
Euskaldunok biktima paperean jarraitzen dugun artean, ez dugu zer eginik. Baina
agintariek badute konplexuz beteriko sistema gainditzerik.
Bestetik, gurasoek euren
seme-alaben hezkuntza, kultura eta aberastasuna bermatu gurako balute, D
ereduan matrikulatuko lituzkete euren haurrak. Zoritxarrez ez da horrela.
Horregatik, erakundeek Euskal Herrian
euskaraz bizitzeko aukera bermatuko duen hezkuntza eredua sustatu beharko
lukete.
Bistakoa da gazteek, derrigorrezko
ikasketak amaitzen dituztenean, ez dutela euskara behar bezala menperatzen.
Horrenbestez, helburu hori ez betetzeak indarrean dagoen hezkuntza politikak ez
duela euskalduntzen adierazten digu. Hala bada, legea ez da betetzen.
Haatik, argi utzi behar dugu D
eredua dela bermea. Ez da eredu esperimentala. Gainera, bertan lortzen diren
emaitza akademikoak paregabeak dira. Eta euskara ikasteak ez du beste hizkuntza
batzuk ikastea oztopatzen. Are gehiago, hizkuntzak ikasteko murgiltze-eredu
bakarra da D deritzoguna: euskara eta gaztelania edo euskara eta frantsesa
bikain menderatzeko aukera bakana. Ikasiko ditugu gero, ingelesa, alemana,
txinera… nahi beste, baina geure Herriko hizkuntzatik hasita. Ala, bizi den tokiko
errealitate baten aurrean itsutu
nahi duzu zeure seme-alaba? Ez iezaiozu alukeriarik egin.
Hala ere, euskara gure kultura- eta
identitate-ondarearen parte garrantzitsu dela pentsatzen ez duen horietarikoa
bazara ere, ireki mundua zeure haurrei. Dena dute irabazteko. Egiezu opari
hori.
Jon Gomez Garai
2013ko urtarrilaren 16an
2013-01-15
Ezin adosago
Se puede hablar más alto, pero no más claro.
Con todos ustedes: Willy Toledo y La Verdad.
Con todos ustedes: Willy Toledo y La Verdad.
2013-01-04
Erregeen Kabalgatak ere, ETBn!
BIHAR, 19:00etatik aurrera, Izaro Iraeta eta bion eskutik, euskal hiriburuetako Erregeen Kabalgatak Bilbotik zuzenean ETB-1 eta eitb.com-en!
2012-12-30
Urte berrirako:
Neuk
ere, EiTBko arduradunei eta, oro har, Eusko Jaurlaritzako agintari
berriei, euskararen aldeko apustu handi eta nabariagoa egin dezaten
eskatu nahi diet. Ez aurreko gobernu-taldearekin alderatuta "gehiago".
Ez. Inoiz egin duzuena baino gehiago.
Euskara gehiago behar
dugu. Kulturan inbertsio handiak eginda bakarrik eraikiko dugulako Herri
aberatsa. EiTB taldea horren parte garrantzitsu da. Baina ETB-1 ahaztua
izan duzue beti. ETB-2ren anai txikia ei da, eta pentsamendu horrekin
ez goaz inora. ETB-1 sendo behar dugu. Erakargarri. Kalitatezko ETB-1
behar dugu.
Horretarako, hurrengo artikulu honetan Xabier Euzkitzek
ondo dioen legez, "euskarazko telebista zertarako sortu zen gogoratu eta planteamendu serio bat egin beharko dugu". Laguntzeko prest gaude,
baina bitartekoak behar izango ditugu bide horretan lan egiteko.
Beste behin, oso fin, Xabier. Animo, onena etortzear dago eta!
Eguzkilore
Jaso nuen neure oparia eta hemendik aurrera, gustura bezain harro jantziko dut Eguzkilorea!
Mila esker, Ander eta Igotz Zuluaga eta Zuluaga Bitxitegiko ekipo guztiari!
Mila esker, Ander eta Igotz Zuluaga eta Zuluaga Bitxitegiko ekipo guztiari!
2012-12-27
Egin zaitez laguntzaile!
Aurten ere, izena eman, eta gaur iritsi zait Korrika Laguntzaile txartela eta bereizgarria! Eman euskara elkarri!
2012-12-17
Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin
Pasa den maiatzean argitaratutako sarrera batean "denboraldiko neure proiektu handienetarikoa" legez izendatu nuen. Ohore legez.
Eta zeuei, zeuen alor profesionaleko erronka handiena egin, eta berriz errepikatzeko proposamena luzatuko balizuete nola sentituko zinatekete? Halaxe sentitzen naiz ni. Pozarren, nazioartean erreferente den orkestra sinfonikoa aurkeztu eta talde osoarekin lan egiteko eskaintza bigarrenez jaso izanaz.
Gustukoa eta ondo egiten direnak errepikatzen dira, antza denez, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu naiz eskoletako gaztetxoei eskainitako aste osoko kontzertuak aurkezten.
Emanaldien azken egunean, Euskadi Irratiako kideak etorri zitzaizkigun Miramonen EOSek duen egoitza nagusira. Txoko batean set inprobisatua prestatu eta bertatik eskaini zuten, zuzenean, 'Faktoria' saio osoa.
Gehiegi luzatu barik, hurrengo soinu-kliparekin utziko zaituztet. Adierazitako tarteak entzunda izango duzue neure bigarren ikuskizun honen berri:
00:00-00:08. Ikuskizunaren aurkezpena, xehetasunak eta Iñigo Alberdiri, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Nagusiari egindako elkarrizketa.
02:11-02:24. Jon Malaxetxebarria orkestra-zuzendaria, Maialen Rezabal biolinista eta neuri egindako elkarrizketa entzungai.
Profesional hutsak zaretelako, niretzat zeuekin lan egitea eta mundu mailan eredu den orkestra aurkeztea ohorea delako. Zoragarriak zaretelako. Eskerrik asko eta hurren arte!
2012-11-28
Azken ordukoa!
Deustuko Unibertsitatean iskanbila izugarria sortu da. Pertsona talde batek unibertsitateko WiFi-a "hackeatu" omen du eta sarera konektatuta izan diren gailu guztietako argazkiak hedatu egin dituzte sarean izan diren gainontzeko mugikor gehienetara. Irudi konprometituak omen dira asko.
Unibertsitatearen Twitterreko profiletik adierazi dute (dena gaztelania hutsez) ezbeharra ikertzen ari direla. "Bien bitartean, mesedez, pertsonak mindu ditzakeen informaziorik hedatzen ez laguntzeko" deia egin dute. Sare sozialeko kontuaren kudeatzaileek gertaerak gaitzetsi dituzte, neurriak hartu eta arduradunak bilatuko dituztela ohartaraziz.
Twitterren, espainiar estatu mailan TT gaia da "Deusto" eta, erabiltzaileen arabera, Deustuko Unibertsitatera bertara Ertzaintza gerturatu da. Sei atxilotu omen daude. Irakasle bat tarteko. Guzti hau, noski, bertatik txiokatzen ari diren Twitterreko erabiltzaileen arabera. Aldiz, unibertsitateko kontu ofizialetik aitortu dute atxiloturik ez dagoela, oraingoz.
Dena dela, zurrunbiloa Espainiako komunikabideetara ere iritsi da. Kamera eta mikrofonoak eskutan, gertatutakoaren berri emateko, bertako eta kanpoko kazetariak gerturatu dira Bilboko itsasadar ingurura. EiTB eta 'El Mundo' izan dira berria islatzen lehen komunikabideak. Telebistako hainbat albistegik emango du berria.
Deustuko Unibertsitateko errektoreordeak prentsaurrekoa eskainiko du eta laster ohar-digital bat argitaratuko du campuseko zuzendaritzak.
(15:00etan eguneratua)
2012-11-27
'Bypass' eta euskarazko produktuak
Euskara hutsean ekoitzitako Bypass filma ikustetik etorri nintzen atzo etxera. Irribarrea ahotik ezin
kendu nabil. Ezer esaten jarraitu baino lehen, beraz, pelikulak lortu du bere
helburua. Ondo lortu ere.
Antzerki munduan ezaguna dugun Patxo Telleria artistaren
gidoia oinarri, Telleriak berak eta filmean aktore lanak ere egiten dituen Aitor
Mazok elkarrekin zuzendutako komediazko filma da. Gainera, Euskal Herriko
aurpegi ezagunak dira geure irria eragingo dutenak (galdakoztar bat tarteko):
Gorka Otxoa, Bárbara Goenaga, Sara Cózar, Itziar Atienza eta Mikel Losada
aktoreak. Zoragarri egindako lana, ekipo!
Gustatu zait ideia, ikus-entzunezkoaren kalitatea, pertsonaien papera, baliatutako umorea eta Bingen Mendizabal maisuak proposatutako musika (bat izan ezik, kanta denak euskarazkoak dira: Zea Mays, Mikel Urdangarin, Ken 7, Gari...).
Bide batez, eta zinema munduaz ari naizela aitortuko dizuet ez naizela mundu honetan aditua, ezta oso zalea ere. Baina euskararen aldeko militantziak bultzatuta edo, ez nuen (herrian eman behar zutenean) joateko zalantzarik izan. Eta halaxe egin nuen bart. Galdakaoko Torrezabal Etxeko berotasunak hainbat ikusle bildu zituen filmaren azken emanaldian. Hainbat ikusle, baina ez aretoa betetzeko adina.
Euskara hutsez egiten diren ekoizpenek ez ohi dituzte geure herrietako aretoak betetzen. Umeentzat zuzendutakoak ez badira, behintzat. Okerrena da, horretara ohituta gaudela. Baina zein da arazoa? Euskarazko produktuak umeentzat bakarrik egin behar direna? Euskarak ez al du helduak entretenitzeko balio? Hori gutxi balitz, onar dezagun euskarazko filmeek kalitate eskasagoa dutenaren errezeloa izaten dugula sarri. Bypass ikustean, erratuta gaudenaz ohartu, eta orduan hasten gara kexatzen: "Zergatik ez ote dituzte euskarazko film gehiago ekoiztuko"?!!!
Bada, euskaldunok ez baditugu geure hizkuntzan egindako produktuak kontsumitzen, euskara ez da inoiz inbertsio errentagarria izango eta, hortaz, ez da euskara hutsezko produktuak ekoiztera ausartuko den sortzailerik izango geure Herrian.
Aldiz, profesional handiak baditugu; aktoreetatik hasi eta gidoilari, errealizadore, ekoizle, kameralari, teknikari, editore edota zuzendarietan amaituta. Baina gehienek Euskal Herritik alde egin behar dute, edo erdarazko hizkuntzetan aritu.
Alor askotan, profesional bikainen lur emankorra gara, baina geure fruiturik onenak esportatu egin behar izaten ditugu gero, geuk baloratzen ez dakizkigulako. Bejondeigula...
2012-11-19
Miliki hil zen egunean...
Askoren ahotan izan zen atzo: Miliki pailazoa
hil da. Goian bego. Baina hainbat hildako izan da Gazan, umeak
gehienak. Inork ez du txintik ere esan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




