2012-07-06
2012-06-29
IBIL2D
Gogoratzen al duzue ETB-1en aurkezten nuen IBIL2D saioa?
'Berria' egunkaria behintzat bai, eta aipamena egin digu Aritz
Galarraga kazetariak bere kritikan. Eskerrik asko gutaz gogoratzeagatik!
"...orain akorduan dut Jon Gomez Garaik aurkezten zuen Ibil2d izenekoa, iazkoan eman zutena, eta sekula kenduko zutenik esan ez zuten arren, motibo berezirik gabe kendu zutena, edo behintzat berriz jarri ez dutena. Auskalo zergatik."
2012-06-25
2012-06-19
Bueltan da!
Gaur emitituko da 'Lokaleroak'
saioaren azken atala eta, iazko 'Amaiera Galaren' antzera, aurten
'Lokaleroen Jaia' antolatu dute uztailaren 19rako, Zornotzako Jaiekin
bat eginez:
Herri-kirolak, jokoak, lehiaketak, batukada,
trikitrilariak, hainbat musika talderen kontzertuak, erromeria, ETB-3ko
saioan parte hartu duten "lokalero" guztien arteko Sari Banaketa
aurkezle "super jator" batekin... =)
2012-06-16
Bihar gehiago
Oso
nekatuta baina gustura amaitu dugu gaurko 'Hiru3 Jaia'. Adrenalina
hutsarekin bizi izan dugu eta bertaratutakoak gustura izan direla
esatera ausartuko nintzateke. Eskerrik asko parte-hartzaile eta
ikus-entzule guztioi!
Hurrengo astean ETB-3k saio berezia eskainiko du ikuskizunaren laburpenarekin. Emango dizuet horren berri!
Orain atseden hartu eta biharko indarrak hartzeko beharra. Bihar,
12:30ean Araba Euskarazeko 2. Gunean izango gara euskaltzale danak Oxabi erromeria taldearekin dantzan jartzen! Bihar arte!
2012-06-15
Hiru3 Jaia
Bihar,
lehen 'Betizu Jaia' izenez ezagutzen genuen 'Hiru3 Jaia' ospatuko dugu
Bilboko Casilla kirolgunean! Zatoz etxeko gaztetxoekin!
'Hiru3
komunitateak' EiTBko haur programazio eta entretenimenduzko edukiak
jasotzen ditu eta ekimen honen lehenengo jaia izango da biharkoa. Ume
eta gaztetxoei zuzenduta egongo da, batik bat. Egun osoko egitaraua
antolatu dute, baina arratsaldeko ikuskizunak izango dira, zalantzarik gabe, nobedade handiena!
"Hiru dimentsioetako irudiak proiektatuko dituzte eta efektu oso bereziak eragingo dituzte. Eszenatoki ikusgarri horrek ere jolasteko aukera eskainiko dio publikoari. (...)
Ekitaldi nagusiak, berriz, arratsaldean hasiko dira La Casilla barruan, Jon Gomez Garaik aurkeztuta: 'Izar Bila' talentu lehiaketaren finala, 'Kantuan' saioko izarrak, hip hop eta breakdance ikuskizunak...
Eta larunbata izango denez, gauera arte luzatuko da festa: 20:00ak aldera disko festa hasiko da Gazteako Oihan Vega dj-arekin. Dantza eta saltsa nahikoa izango dute eguna ilundu arte. Berarekin batera, 'Go!azen'eko gonbidatu bereziak izango dira."
Informazio gehiago, hemen!
2012-06-13
Interesgarria
<<
'Galdako Gogora' geure herriko oroimen historikoa berreskuratzeko sortutako lan-taldeak, urte osorako ekintzen artean, gure egitasmoz sortutako mahai-inguru bat antolatu du GAUR, arratsaldeko 19:00etarako Torrezabal Kultur Etxean (doako sarrera).
Gerra Zibileko denboratan ikastolan aritu ziren ikasleen oroitzapenak ekarriko dizkigu gogora, ikastolako ikasle ohi den JON GOMEZ GARAI aurkezlearen gidaritzapean eta ITZIAR BARRENETXEA ikastolako sortzaile eta irakasle izandakoaren kazetari lanekin.
Zergatik sortu zuten Eguzkibegi Ikastola? Zelan?
Orduko ikasleek nola ikasten zuten? Zelan uztartu zituzten gerraostea eta euskarazko ikasketak?
Galdera hauen erantzuna eta askoz pasadizo hunkigarri gehiago gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Erdu euskalgintza hobeto ulertzera!
>>

Eguzkibegi Ikastolako 'Facebook' sareko profiletik hartua.
Egin klik testu/irudiaren gainean handiago ikusteko.
2012-06-12
Ongitzazko bidaia
Alvaro Saiz Ruiz
herritarra, anbulantzia honen gidari eta ibilgailua jostailuz beteta,
Galdakaotik Mongoliako Ulan Bator hiriburura joango da hurrengo
hilabetean. 40 egun eta 15.000 kilometro, 15.000 ilusio, gehien behar
duten umeek irri egin dezaten esperantzan.
Geuk, geuri
dagokigunez, larunbatean egin genion bedeinkapena Ohorezko Agurra jo eta
dantzatuz. Orain bai, Alvaro, prest abenturari ekiteko! =)
Zorte on eta animo, behar izango duzu eta!
Argazkia: Urko Caza
2012-06-05
Kantu herrikoiak. Seguru?
Inma Errearen artikulu bikaina argitaratu du Argia aldizkariak.
"Euskaldun gehienek uste dute Isil-isilik abestia herri abestia dela. Eta egia da. Baina ez da egia. (...)"
"Euskaldunon artean, kantak oso erraz, eta oso azkar, bilakatzen dira herrikoi. Proportziorako, batzuek herrikoi jotzen dituzte Egun da Santimamiña edota San Simon eta San Juda. Eta bai, egia da, herrikoiak dira, herriak, jendeak, bere egin dituelako. Baina nori berea eman eta kanta horien hitzak Gabriel Arestik idatzi zituela eta lehenaren doinua Arrizabalaga batek egina dela guztiok jakingo bagenu ere, kantek diren bezain herrikoi segituko lukete izaten, eta, aldi berean, gure kultura aberastuko genuke (...)"
Jatorrizko idatzia irakurtzeko, egin klik hemen.
2012-05-30
Madonna euskaraz!
Dena hasi zen urtebetetze-jai batean.
Madonna izar preziatuak Euskal Herrian pasa zituen iazko oporrak, Lapurdiko Getaria herrian, hain zuzen. Bertan, Labeque pianojole ahizpa ezagunen urteguna ospatu behar zuten eta abeslari ezaguna bertatik zebilela baliatuz, euren urtebetetze-jaira gonbidatu zuten.
Ospakizuna girotzeko Ipar Euskal Herriko 'Kalakan' taldea deitu zuten Labequetarrek (pianojoleek aipatutako taldearen lehenengo diskoan parte hartu zuten) eta bertan ikuskizuna eskaintzen zeudela, Madonnak ikusi, entzun eta txundituta gelditu zen euskal doinuekin. Horrela, esamesek esaten zutena egi bihurtuz, Ipar Amerikako kantariak bere hurrengo proiektu-biran parte hartzeko proposamena luzatu zion hirukote euskaldunari.
Esan eta egin. Madonnak "Aldapeko" izenez ezagutzen dugun "Sagarra jo" kantua abestuko du, herrikide ditugun musikarien ahots eta doinuekin batera.
Tel Aviv (Israel) hirian hasi dute aurtengo Madonnaren bira musikala, eta hauxe duzue lehenengo kontzerturako egindako entseguen ikus-entzunezkoa. 'Kalakan' taldearen parte hartzea, 2:15. minututik aurrera dago ikusgai.
'Kalakan' taldea Thierry Biscaryk, Xan Errotabeherek eta Jamixel Bereauk osatzen dute. Ahotsak era ikusgarrian baliatzen dituzte; txalaparta, ttun-ttun, danbor, txirula eta albokarekin batera. Euskal musika tradizionala dute oinarri, baina euren musikaren emaitza erabat berria eta zinez indartsua da.
Artzeren poema dute oinarri eta horrela ulertu daiteke euren musika sortzeko modua: "Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik..."
Asko pozten naiz taldeagatik. Bejondeizuela, lagunok!
Baina Ipar Euskal Herriko geure kultura sustatzeko ekimen bikaina dena izateaz ez ezik, euskara mundu mailan sustatzeko egin daitekeen nahigabeko ekimen handienaren aurrean ere egon gaitezke.
Hamaika erakunde, elkarte eta norbanakoren asmoak batuta baino eraginkorragoa izan daitekeelako Madonna euskaraz entzutea!
Hamaika erakunde, elkarte eta norbanakoren asmoak batuta baino eraginkorragoa izan daitekeelako Madonna euskaraz entzutea!
2012-05-27
Ahaztua dugun partidua
Etxean dagoeneko.
Athletic aitzaki hartuta, Madrileko hiriburua zuri-gorriz jantzi eta
gutariko askok, hainbeste gorroto duten sen euskalduna badagoena
erakutsi diegu, noski, modu onez eta jai giroan. Horrela ere,
badagoelako zer irabazi!
Bide batez, turismo egiteko ere
baliatu ditugu lau egunak eta, denaren gainetik, Historiaren parte
bilakatu gara 50.000 athleticzale baino gehiago kilometro mordoa egin eta etxetik kanpo elkartuta.
Hori bai, gizarteko arazoen aurrean ere, neurri berean mobilizatuko bagina...
Norgehiagokako emaitzak ez du aipamenik merezi (futbolak aipamen
handirik merezi ez duen bezala). Beraz, pena bakarrarekin itzuli naiz
etxera:
Finaleko hiriburura joandakoen erdiak (horrekin
konformatuko nintzateke) euskaraz entzungo banitu, geure Herriaren
partidarik garrantzitsuena irabazita izango genuke!
2012-05-24
Neure zain erradikalena azaleraziz
BAI, onartzen dut (futbolaz oso oso gutxitan idazten dudan arren)...
Neu ere jausi naiz XXI. mendeko droga dogmatikoan eta Madrilera joateko motxila prestatzen ari naiz: bufanda, elastiko zuri-gorriak... eta txilibitua, bai, txilibitua. Ez baitago gauza erakargarriagorik debekuari hortzak erakustea baino.
Jakin primeran dakit Espainian egongo garena, Espainiako hiriburuan eta Espainiako txapelketa baten Finala ikusten izango garena; gure futbol jokalariak Espainiako Erregearen Kopa jolasten arituko direna badakit, eta erabat kontraesankorra den arren, NEU BANOA!
Baina hala ere, diktadura-garaia (teorian) aspaldi pasata dagoenez eta ustezko adierazpen askatasuna praktikan jarri behar dugunez, txistu egingo diet Francoren oinordeko inposatuei baita herrialde horretako ereserkiari ere.
Bizitza kontraesanez josia dagoelako, ikusi nahi ez gaituztelako eta euskal kirol talde bat Historia egiten ikusi nahi dudalako, bikain pasako dugu Madrileko egonaldian!!!

AUPA ATHLETIC!
2012-05-22
Bide eginez...
Galdakaon Gerra Zibilean gertatu zirenak gogora ekarri eta oroimen historikoa berreskuratzeko sortutako 'Galdako Gogora' lan-taldeak antolatutako egitarau zabalaren baitan, 'Bagabiz' Gazte Asanbladak garai horretako eusko gudariak gogoratuko zituen kale antzerkia antolatu zuen pasa den igandean.
Orduko janzkeraz, propio apaindutako kamioi eta guzti, kalez kale aritu ziren. Bidean, geure etxeetako atalondo edota etxaurreetan oraindik ditugun plaka frankistak kentzen zioazen "geure Herria ikara eta sarraskiaren bitartez oinperatu zuten horien irudi ezta sinbolo bakar bat ere gelditu ez daiten" argudiatuz. "Duintasun eta harrotasunagatik" egin zuten, "baina baita legeagatik ere" (2007. urtean, Espainiako Parlamentuak onartutako Memoria Historikoko Legeak ikur faxista guztiak bide publikotik kentzeko eskatzen baitzuen).

Benetako demokraziaren alde dagoen edonork ekintza hau ondo ikusi dezakeen arren, legea norberan eskutik hartzea ez da beti ongi etorria izaten, eta 'El Correo' egunkariak argitaratu duen berrian irakur daitekeen legez, zortzi galdakoztar gazte identifikatu zituen udaltzaingoak aipatutako 35 xafla frankista horiek errotik ateratzeagatik.
Neure xumetasunetik, udaltzaingoen lan-protokoloa ulertzen dudan arren, gazte horien ekimen eta balentria txalotu beharrean nago. Agian ez da izan ekintza burutzeko biderik egokiena, baina umorez egin zenutela jakinda, zer demonio, biba zuek!
Faxismoaren garai ilun horiengatik inork barkamena eskatu ez duen honetan, ez ditugu basapizti horien garaikurrak geure kaleetan ikusten jarraitu nahi. Are gehiago, geure erakundeek ez dutenez iniziatiba hartzen, goraipatzekoak izan daitezela horrelako iniziatibak, polemikaz josiak badira ere.
Eskertuz
Sare sozialen bitartez bakarrik, 400 zorion-mezu baino gehiago jaso nituen neure urtegunean, iragandako maiatzaren 17an. Horrexegatik, neuri idaztera eskaini zenituzten segundo eta minutu horiengatik:
ESKERRIK ASKO eta urte askotarako!
2012-05-06
Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin
Aurreratu nizuen legez, iritsi da denboraldiko neure proiektu handienetariko bati ekiteko ordua!
Azken asteotan gidoi luzeekin, batzarrekin eta ensaioekin aritu ostean, aste honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bere osotasunean aurkezteko ohorea izango dut Miramonen eskainiko diren kontzertu didaktikoetan.
ETBren bitartez egingo dudan aurkezpen landu eta pribilejiatu hau, eskola eta ikastolako umeentzat zuzenduta egongo da, bereziki. Horrela, zortzi emanaldi emango ditugu. 4.000 gaztetxo izango ditut begiradaren aurrean, musika sinfonikoaz gozatzen eta neure pailazokeriekin, urrunekoa egiten zaigun mundu bat hurbilarazten...
Hala ere, denen artean emanaldi berezi bi eskainiko ditugu:

Maiatzaren 11n, adimen ezintasuna duten pertsonak izango ditugu ikus-entzule eta hilaren 12ko saioan, sarrera irekia izango dugu bertaratu nahi duen ororentzat. Aukera polita familian, lagunekin edota bikotekidearekin mundu mailan eredu den orkestra sinfonikoaz gozatzeko. Hautabide paregabea askori arrotz edota aspergarri egiten zaien mundua ezagutzeko. Zin egiten dizuet bertaratutakoa ez dela aspertuko!
Sare sozialen bitartez joango naiz saioen eta neure sentipenen berri ematen.
Bien bitartean, informazio zehaztua eskuratzeko, honaxe ikuskizunaren panfletoa: "Sherezade eta beste ahots batzuk"
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)