2010. urteari AGUR esan eta 2011. urteari ONDO ETORRIA emateko eguna iritsi da... Lagunok, urtea behar bezala amaitu eta berria hobeto hasiko duzuelakoan, URTE BERRI ON!!! ;-)
2010-12-31
Agur 2010... Ongi etorri 2011!
2010. urteari AGUR esan eta 2011. urteari ONDO ETORRIA emateko eguna iritsi da... Lagunok, urtea behar bezala amaitu eta berria hobeto hasiko duzuelakoan, URTE BERRI ON!!! ;-)
2010-12-20
Euskararen "Gaitasun" Agiria?
Unibertsitateko ikasketak euskara hutsez egitean (D ereduan) eta azterketarik egin gabe, zuzenean EGA eskuratzearen kontua ez dut egoki ikusten.
Baina aldi berean, ez naiz oso EGAzalea, "makina txanponjale" kutsua hartzen baitiot sistema honi eta ez duelako euskararen ezagutza (eta are gutxiago erabilera) behar bezala baloratzen... baina euskara bermatzeko paper ofizial baten behar izana ere badugu Herri honetan... enfin, ez dakit, baina ez diot usain onik hartzen kontu honi eta, berriz ere, EGA aipatzean kontraesanez josita ikusten dut neure burua.
Gauza bat argi badaukat, euskarak ERRESPETUA merezi duela da eta, gaur egun, jostailu legez erabiltzen dela Europako hizkuntzarik zaharrena. Baina,… zergatik ote?
2010-12-16
Korrika 17; Trebiñu-Donostia
Hauxe duzue, aurtengo Korrikako spota:
Korrika.org
2010-12-14
Euskararekiko PPren konpromisoak eta Mayor Orejaren birraitona
Irakurri hurrengo artikuluan Antonio Basagoitik euskararen inguruan esandakoak (hauteskunde-hatsa dutenak) eta ikusi Mayor Orejak duela urtebete inguru esandakoak; bere birraitona goraipatzen du EUSKARA etxean DEBEKATZEAGATIK!
Antonio Basagoiti euskal PPren presidenteak Euskaltzaindian hitz egin du gaur, euskararen XXI. mendeko perspektibei buruz. “Euskal kulturaren aberastasun” gisa deskribatu du euskara, eta “alderdikerietatik gaindi babestu beharrekoa”. Urte eta erdira isildu nahi ote ditu Basagoitik Mayor Orejak bere berraitonak euskara debekatu izanaz harrotu zenean esan zituenekoak?
Mayor Orejak iaz esan zuen, harro, bere berraitonak seme-alabei etxean euskaraz egitea debekatu ziela, “eta era horretan ez ziren baserrira mugatu”. Kataluniako hezkuntza legearen eraketaren testuinguruan egin zituen adierazpen horiek, gaztelaniaren handitasuna erakuste aldera. Historiatxo horrekin PPko kideak “frogatu” nahi zuen “komunikaziorako gaitasuna lehenesten dutenen buru argitasuna dela garrantzitsuena” eta hizkuntzak “ez direla politika”.
Basagoitik gaur PPk euskararekiko duen konpromisoa nabarmendu du: “Inor ez dadila ausartu alderdi honek euskararen garapenarekin duen konpromisoa zalantzan jartzera, demostratu egin beharko du, eta bere gezurrak, faltsukeriak eta interesak agerian jarriko ditu”.
Bere hitzetan, “euskara babestea eta bultzatzea denon egitekoa da, euskara gure kultur ondarea da, euskal herritarrona”. PPk euskararekiko duen konpromisoari ez diola uko egingo esan du Basagoitik, “nahiz eta zenbaitek guri ez dagozkigun etiketak jarri nahi dizkigun”. PPren eredu, egunerokotasunean euskaraz mintzatzen diren Laura Garrido, Carlos Iturgaiz, Xabier Olabarrieta, Rafa Olaizola, Mari Carmen Larrañaga, José Luis Marcaida, Itziar Lamarain edo Pilar Elías zinegotzi eta PPko kideak aipatu ditu, eta Arantza Quiroga eta Carmelo Barrio egiten ari diren lana goretsi. 2003an euskara ikasteko asmoa zuela esan zuen Basagoitik, eta gaur esan du “ahalegin handiagoarekin” egin beharko lukeela. Gaur, nola hala, euskaraz irakurri du.
“Hizkuntza honek ez dauka berau zenbaitek maneiatu nahi duten gehiegikerien kulparik”, esan du.
“Sesio zaharrak eta praktika txarrak lurperatzeko deia” egin du gaur Basagoitik Euskaltzaindian.
Agian 2008an berak egindako hitzei buruz ari zen (bigarren bideoan), “euskara mantendu behar den hizkuntza eta gaztelania eta ingelesa bultzatu beharrekoak” zirela esan zuenekoaz agian.
2010-12-03
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta...
Ondo etorria izan bedi euskararen normalizazioaren bidean bere erabilera sustatzeko antolatutako edozein ekitaldi... Baina, lagunok, bihotza ukitu gaitzaken hitz eta lema politez egindako ekitaldiak alferrikakoak dira gainontzeko 364 egunetan abenduaren 3an jazotakoak ahazten baldin baditugu.
Has gaitezen bada, norberak bere omenalditxoa eskaintzearekin!
2010-11-10
Iñaki Perurena 'Bilbovision' telebista katean
ORDUA ZEN komunikabide batean eta ustezko kazetari baten aurrean, geure mugetatik at ezaguna den pertsona batek, horrelako EGIAK (gogoratu, geure benetako HISTORIA) lau haizetara zabaldu izana.
Iñaki: eskerrik asko ikusi nahi ez duenari zerbait "argitzearren" eta... biba zu!
Orain bai, inork badu zalantzarik?
2010-10-31
"Kirolaren I. 'Galdakao Hoy' Gala"
Eskerrik asko bertaratutako guztiei eta herrian aitzindari den Gala honetako aurkezle izateko aukera emateagatik.
Hurrengo urtean, gehiago eta hobeto!
2010-10-08
BetiNews aldizkarian
2010-08-24
Badago Herrialde bat defendatzeko hamaika modu
Andra Mari Dantza Taldearekin Alsaziako 51 urteko nazioarteko jaialdi garrantzitsu batean aste bete parte hartzen egon ostean, herrian berriz ere. Aste gogorra. Jo ta ke ibili gara alde batetik bestera geure herrialdearen izenean, mundu zabaleko gainontzeko 18 talderekin batera, gelditu ezin. Uruguay, Alemania, Georgia, Taywan, Venezuela, Bielorrusia, Eskozia, Eslovakia, India... eta beste hainbaten artean, autobusez 17 orduko bidaia egin ostean, Euskal Herritik Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldea.
Baina ez dakizue zein polita den eta ze gustora gelditzen den norbanakoa munduan zehar zeure Herriaren berri eman (kulturaz, hizkuntzaz, hezkuntzaz, arazoaz,... bertako herritarrekin bai ondoko taldeekin solastuta) eta jendeak Pays Basque, Basque Country edo dena delako legez onartu, errespetatu eta aurkezten zaituenean... zein harro sentitzen zaren geurea den ikurrina gainontzeko herrialdeko banderekin une oro ikustean!
Argi dago existitzen garenaren berri eta geure Herriaren alde egiteko bide desberdinak daudela...
2010-08-13
Telezaborra
“Telebista hezigarria da. Norbaitek pizten duenean, ni beste gela batera joan eta liburu bat
- Groucho Marx -
Telebista saio batzuek, kode etiko guztiak apurtzen dituzte, pertsona askok kritikatzen dituzte
Hedabideak kritikaz at gelditzen dira beti, beren zentzura pribatua inposatuz.
Hala ere,...
Zer egingo zenuke gau batean zeure etxeko telebista hondatuko balitz? Irakurri? Lotara joan?
Desesperatu?
“Herri bakoitzak merezi duen telebista du”
- Gustavo Bueno -
Eta ze telebista dugu geuk? Edo...hobeto esanda, zein motako telebistari uzten diogu geure
TELEZABORRA
Prentsa sentsasionalista edota telezaborra, hizkera arruntean audientzia irabazteko asmotan
Arestian aipatu bezalaxe, saio batzuek kode etiko eta kazetaritza-kode guztiak ez betetzeaz
Telebista piztuz gero, adingabekoen ordu tarteak errespetatzen ez direla kontuan harturik,
Batetik, hizkuntza doilor eta zikina erabili ohi da, informazioaren manipulazioa egiten da,
Hortaz aparte, prostituzioa eta drogen erabilera arrunt bilakatzen dute noiz edo noiz pantailan
Argi dagoena zera da: estereotipoak etengabe errepikatu egiten direla, era mugatu batean
izanda ere...
Hau horrela izanik, ulertzekoak dira Gabinet d’Estudis Socials i Opinió Pública deritzon ikerketa
Hala, 2008ko uztailean egindako galdetegian adierazi zenez, prentsa sentsasionalistaren inguruko ardurak gizarteko %8’7 hartzen zuen; urte bereko urrian, kexa horrek %2’8 batean gora egin zuelarik. Azkenik, 3. hiruhilekoan egindako inkesta berean, 2009ko urtarrilean, telezaborraren ardurak elkarrizketatuen %14’7ra egin zuen salto.
Gainera, bihotz-programak eta prentsa larrosako edukiak ez ditu gizarteko %14’5 batek gustoko, beraz...
Zergatik ez telezaborrarekin bateratu? Finean, zein desberdintasun dago bihotzeko programa
Hutsaren ondorengoa askoren ustetan.
Hortaz, kopuru biak batu eta ondorioztatu dezagun herritarren %29’2a, bere osotasunean
Jaun-andreok, orain arte harritzeko datuak ikusi ditugun arren, bada aipatutako datuekin
Itxuraz, telezaborraz kexatzen gara, bai, baina goazen bada audientziak neurtzen dituen
Bartzelonako Víctor Curto eta Isabel Solanas publizitateko irakasleek oraintsu burututako
Aurreko puntuari garrantzirik kendu gabe, hustekabean harrapatzeko moduko datuak atera
Beste datu interesgarri bat ikus-entzuleen sexuan aurkituko dugu, telezaborra ikusten duen
Emaitza hauen bistara, koska berri eta interesgarri batzuen aurrean gaudela esan dezakegu:
Zergatik ikusten ditugu programa hauek? Ze onura dakar gure bizimodurako horrelako saio
Batzuen erantzuna telebista kateek ematen dutena delako…
Besteena telebistako kultura bat delako… besterik ez dago eta…
Baina gogoan izanda telebista kateen gehiengoa enpresa pribatuak direla (euren burtsako
Zer saltzen dute telebista kateek, audientzia handia izateko eta beraz, publizitatean funtsezko
GEUK ESKATZEN DUGUNA
Geuk eskatzen duguna kultura bako programa merke horiek badira, telebistek geuk ikusten
Orokorrean, eta salbuespenak salbuespen, kultura oso baxuko telebista nahi dugu, geure
Amaitzeko, konturatu zinetelakoan, espainiar telebistaren inguruan jardun natzaizue baina, ez
Euskal Herrian, Ingalaterran, Alemanian edota munduko beste edozein herrialderen kontrara,
Hori bai, beste hizkuntza bateko telebistara jotzen dugunean, normalki, zertarako izaten da?
Sarritan, TELEZABORRA IRENSTEKO!
Ondorioz, ez dezagun esan euskaldunok ez dugunik telezaborra ikusten eta ontzat hartu
“Telebista geure sistema kultural osoko porrota
islatzen duen ispilua da”
- Federico Fellini -
Jon Gomez Garai
2010eko abuztuan
2010-07-29
Adierazpen askatasuna?
Baina, nork agindu du mugimendu hau? Zergatik? Zertarako? Beste behin, Euskal Herria (Herrialde legez) albiste da gure zoritxarrerako. Oraingoan, "munduko demokraziarik handienak" eta "estatu guztien eredu" denak agerian utzi du bidegabekeria.
GORA ADIERAZPEN ASKATASUNA!!!
Berria osorik irakurtzeko, egin klik hemen.
2010-07-12
Amesgaiztoaren hasiera...
Hasiera batean, gogoan dut berdin zitzaidala ondoko herrialdeetako selekzioek zer egiten zuten, baina denbora aurrera joan ahala iritziz aldatu nuen eta, jarrera axolagabe batetik, kontrako jarrera izatera igaro nintzen. Beti ere geure selekzioaren aldeko ideiak sustatuz, aldarrikatuz, oihukatuz,… ikus eta entzun gaitzaten: NAZIO BAT, SELEKZIO BAT!
Nola egon naiteke, bada, selekzio espainiarraren alde? Selekzio horrek berdegunean ordezkatzen duen herrialde faxista, torturatzaile, manipulatzaile eta antieuskaldun (besteak beste) baten alde, nola demontre egon naiteke ba? Neuri behintzat, ezinezkoa egiten zait.
Aldiz, azken iruzkin honen harira, sarri entzun izan dut ez dagoela futbola politikarekin nahastu beharrik… baina zoritxarrez, lagunok, jadanik nahastua ematen digute hedabide, politikari eta gizarte desberdinek.
Eta bai, neurri batean Espainia hunkitua eta geldiarazita egotea ulertu dezaket (hala egongo nintzateke ni neure selekzioak berdina lortuko balu), baina Euskal Herriko txoko guztietatik klaxon-hotsak, turutak eta “¡Campeones!” antzeko oihuak entzuteak edo euren etxean legez maite dituzten ikurrak herri zapaldu bateko gehiengoari muturretik nola aurpegiratzen dizkiguten ikusteak tristatu egiten nau. Makurrarazia sentitzen naiz guztiz, eta baliteke askok trufa egitea neure etsipen hau irakurrita… askok lortuko zuten beraien helburua.
Gainera, amesgaiztoaren hasiera besterik ez da hau… eta euskal abertzaletasunik nahi ez duten “demokrazia” honetan, nazionalismo espainiarra gailendu eta inposatzen da une oro. Kalean, irratian, telebistan,… eta txarrena, euskalduna dela esan baina Espainiako selekzioak irabaztea nahi duen ondoko horren bihotzean. Nekez ulertu dezaket hori.
Asteotan ez da beste gairik egongo. ESPAÑA, ESPAÑA eta ESPAÑA. Baina geuk aurrera jarraitu behar dugu, normaltasunez. Norberaren lanak hor jarraitzen du eta, ogiak prezio berean jarraituko du (edo garestiago akaso), BEZak %18an jarraituko du… baina herrialde bat geldiarazteko ahalmen handiagoa dute praka motzetan jolasten duten hamaika aberatsek, kinka larrian dauden 4 milioi langabek baino. Tamalgarria benetan.
Ohar txiki bat gogorarazi nahiko nizueke, esanez, egunean milaka lagun gosez hiltzen diren herrialde honek albiste izateari utziko diola aurki. Gauetik egunera. Eta, hemendik aurrera, zer?
Amaitzen joateko, esan beharra daukat azken idatzia dela non “La Roja” neure hausnarketen protagonista dena baita neure selekzioari ofizialtasuna aitortzen zaionean, beste selekzio bat legez ikusiko dudala espainiar eta frantsesena ere. Bien bitartean, ez!
Eta nago, "pensamiento único" deritzona hedatze aldera, beste arma kutsakor (eta benetan eraginkor) bat delakoan futbola. Aldiz... nola azaldu hori kutsatua dagoen gizarte bati?
Presio psikologikoari aurre egingo diogu. Baina oraingoan, Espainiak gola sartu digu berriro.
2010eko uztailaren 11n