BIHAR, asteartea 4, Santa Agedari kantatzen
aritu baino lehenago Etxebarriko Kukullaga Ikastetxean dut hitzordua:
Sare Sozialen garrantzi eta arriskuen inguruko hitzaldia eskaintzera noa
LH 5eko 70 gaztetxori.
2014-02-03
2013-12-13
Asteburuko (p)lana
Gaurko arratsaldea Bilboko Bizkaia pilotalekuan emango dut,
Miribillan, Artxandako La Inmaculada ikastetxeko Gabon Kanten Jaialdia
aurkezten. Bertan, besteak beste, Iker Muniain Athletic Clubeko jokalaria ezagutu eta elkarrizketatzeko aukera izango dut. Gabean berriz, Galdakaon irekiko duten Elikagaien Bankuaren
aldeko afari solidariora gonbidatu naute, aurkezle aritzeko.
Bakarrizketak, musikariak, enkantea... mereziko du.
Bihar, larunbata, bigarren urtez Txorierriko Izarren Distira talentu lehiaketako finala aurkezteko ohorea izango dut Sondikako antzokian. Etorkizuneko musikari, dantzari eta sortzaileekin gozatu eta epaile lanetan arituko diren Ylenia Baglietto, Karmele Larrinaga eta Ugaitz Alegria aktoreekin izateko aukera izango dugu.
Asteburua ez dugu edonola amaituko: igandean Bertsolari Txapelketa Nagusiko Final Handian izango garelako hamar lagun (beste 14.000 bertsozalerekin batera) Barakaldoko BECen. Egunpasa ederra. Geure hitzen indar, edertasun eta magiaz gozatu ahal izateko. Asteburu on!
Bihar, larunbata, bigarren urtez Txorierriko Izarren Distira talentu lehiaketako finala aurkezteko ohorea izango dut Sondikako antzokian. Etorkizuneko musikari, dantzari eta sortzaileekin gozatu eta epaile lanetan arituko diren Ylenia Baglietto, Karmele Larrinaga eta Ugaitz Alegria aktoreekin izateko aukera izango dugu.
Asteburua ez dugu edonola amaituko: igandean Bertsolari Txapelketa Nagusiko Final Handian izango garelako hamar lagun (beste 14.000 bertsozalerekin batera) Barakaldoko BECen. Egunpasa ederra. Geure hitzen indar, edertasun eta magiaz gozatu ahal izateko. Asteburu on!
2013-12-10
Bai Euskarari Ziurtagiria Galdakaon
Iragan asteartean banatu genituen Galdakaon Bai Euskarari Ziurtagiriak herriko denda, taberna eta, oro har, enpresen artean.
Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera
areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du ziurtagiri
honek. Geure hizkuntzaren aldeko konpromezua erakusteko beste bide bat
da. Beraz, kontuan hartu itzazue izen hauek eta segi bizkor euskaraz!
Ziurtagiria aurten jaso dute:- VUSA eraikuntzak- EROSKI bidaiak
- KIRAM armairuak
- ALAI taberna- BELAGORRI belardendak
- BONILLA argazkiak- GALARZA ehorztetxea
- DE DIEGO eraikuntzak
- GALDAKAO optika
- GUZUR ARETXA taberna
- KILIKA arropa-denda
- MUGUET floristak
- PEÑA egunkariak
- ZULUAGA bitxitegiak
Zorionak eta eskerrik asko denoi! Denok dugu irabazteko!
2013-12-02
Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, bihar
eta ostegunean Galdakaon egingo diren ekitaldiak aurkeztuko ditut. Baina
gainera, bihar ere eta ospakizun bera aitzaki, Zallako antzokian Gose
taldeko Ines Osinaga eta Hil Aiari taldeko kideak elkarrizketatuko ditut,
gaztetxoen artean euskara sustatzeko asmoz.
2013-11-26
Hurrengo aurkezpen datak
Gaurkoa transmisio eguna da niretzat. Halaxe deitzen diet egin behar
ditudan aurkezpenetako antolatzaileekin gelditu behar naizenean... Gustuko eta
beharrezko dudalako ekitaldi bat aurkeztu behar dudanean antolatzaileak bere
izaera eta helburuak aurkezleari transmititzea. Hala, gaur hiru batzar (izan) ditut:
asteon aurkeztu beharreko jardunaldi eta galen antolatzaileekin. Berebizikoa da
eurek ezagutzea. Horren arabera, aurkezpenak zentzu bat edo beste izango
duelako, eduki, hizkera eta itxura aldetik.
Aurkezleak erakusleiho-apaintzailearen
antzera dihardu: denda bateko erakusleihoan, bertako arduradunak erabakiko du
zeintzuk jantzi jarri nahi dituen ikusgai. Baina erakusleiho-apaintzaileak,
behin edukia eta dendaren izaera ezagututa, egingo du “eskaparate” hori
erakargarri. Horixe da, neure ustez, aurkezle baten lana. Nekez egingo du
aurkezpen bat egoki, ekitaldiko antolatzaileak bertatik zer “atera” nahi duen
jakin barik.
Aste honetan aurkeztu behar ditudan ekitaldiak, beraz, hauexek dira:
Aste honetan aurkeztu behar ditudan ekitaldiak, beraz, hauexek dira:
AZAROAK 28, osteguna, Donostiako Zientzia Museoan
Koldo Saratxaga enpresari eta ekintzaile ospetsuak hainbat enpresetan Harreman Estilo Berriak jarri ditu martxan eta ostegunean Made by NER jardunaldiko bigarren edizioa aurkezteko ohorea izango dut non, egitura tradizional eta piramidaletatik alde eginez, besteak beste, enpresen arrakastaren gakoez hitz egingo dugun. Lehenengo edizioa África Baeta kideak aurkeztu zuen.
AZAROAK 29, ostirala, Basauriko Basozelai aretoanSoinu Talka 2013ko Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ideia berritzaileen lehiaketako proiektu irabazlea da. Ekimen berritzaile hau Arkaitz Olea musikariak sortu zuen eta gazteek sorkuntza, musika eta kulturan alternatiba bilatzea du xede. Alor hauek nahasteko DJ tailerrak egin dituzte eskualdeko hainbat herritan, eta ostiraleko amaiera-ekitaldia izango da.
Aurreko egunekoaren antzera, mundu bitxi eta ezezaguna izango da neuretzat hau ere. Sekula ez naiz DJ baten doinupean inprobisatzen aritu…
AZAROAK 30, larunbata, Galdakaoko Torrezabal aretoanGaldakao Boleibol Taldeak 40 urte bete ditu eta urteurren berezia ospatzeko gala hunkigarria antolatu du Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian. Berrogei urte hauetako ibilbide luzea, historian zehar (eta taldeak iraun dezan) gogor lan egin duten hainbat pertsonari egingo zaizkion oroigarriak eta sorpresaz beteriko ekitaldia antolatu dute. Aretoko berotasunak elkartuko ditu atzoko, gaurko eta biharko kirolari, guraso eta lagunak.Aurkezle bat behar zuten, eta antza denez ez zuten besterik aurkitu… ;-)
Zoragarria da zeure lana maitatu eta honen bitartez hainbeste ikastea: zenbat aurkezpen, pertsona, elkarrizketa, gidoi, egoera desberdin...
2013-11-19
Hitzaldiak
INTERES BADUZUE: Jakin dezazuela (urte bete
ikerketa egiten ibiltzearen emaitza) Sare Sozialen garrantzi eta
arriskuen inguruko hitzaldiak eskaintzen ditudala, bereziki, gazteei
zuzenduta. Bada, hitzaldi horien aurrerapen labur legez hartu dezakezue ETB-1eko EH Zuzenean saioan Iker Zabala aspaldiko lankideak egin zidan elkarrizketa.
Hementxe ikusgai, 09:00. minututik aurrera.
Hementxe ikusgai, 09:00. minututik aurrera.
2013-11-15
Euskal amuma
Ameriketako euskal amuma ospetsuena ezagutzeko ohorea izan nuen 2011n: Boiseko
Lidia Sillonis Jausoro andrea. Amerikarra jaiotzez, baina bizkaitarra
hitz eta bihotzez; zenbat maitasun helarazten zuen! Hil egin da 93 urte
ezin biziagorekin. Goian bego, amuma.
2013-11-11
2011ko Musika Topaketa
Hara zer topatu dudan YouTuben!!! Duela bi urte Zallako antzokian Maria Rivero, Eriz Perez eta Iñaki Etxezarraga EtxE musikari handiei egindako elkarrizketa saioa!
Solasaldi atsegin hurak emandakoaren laburpena, erreprodukzio-zerrenda honetan duzue. Gorantziak, hirukote!
2013-10-15
José Amedo sobre los GAL
El pasado 2 de octubre, el programa El Cascabel de la cadena española 13TV entrevistó al expolicía José Amedo.
El señor Amedo fue subcomisario jefe del Grupo de Información de la Brigada Regional de Bizkaia y destacado miembro de los Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) creado en 1983 por el estado español contra ETA, en el que fue probado que fue financiada por altos funcionarios del Ministerio del Interior.
En la entrevista concedida con motivo de la publicación de su libro Cal viva, José Amedo habla alto y claro, porque después de colaborar con el terrorismo de Estado dice sentirse "traicionado" por el Gobierno español de aquellos años, presididos por el socialista Felipe González.
Extraídas de la entrevista íntegra adjunta al final de esta entrada, éstas son algunas de las frases literales más relevantes de José Amedo sobre la "guerra sucia":
"El que más sabe de los GAL es Felipe González"."Como el señor González no le había hecho ministro del Interior a un delincuente con toga, que era el señor Garzón, el señor Garzón al no ser ministro (que era lo que le había prometido González para que no siguiése tirando del GAL) sale defraudado, sale humillado y es cuando a nosotros ya nos habían concedido el tercer grado y Garzón me llama, me amenaza, me coacciona... a mi y a Domínguez".
Sobre las grabaciones secretas que hizo Amedo en la reunión clandestina con Baltasar Garzón en la Audiencia Nacional, donde se citaron para que el ex juez, "bajo amenaza" según Amedo, les exijiera que declarasen contra Felipe González:
"Me las han pedido muchas veces (las grabaciones) pero estoy esperando un momento oportuno para que cuando pueda rematarle bien, sacarlas"."Baltasar Garzón nos pidió ir a por Felipe González e implicar al Gobierno, porque el sabía que el Gobierno estaba detrás (de los GAL)"."Garzón era muy mal hablado y bastante inculto, por cierto".Baltasar Garzón a José Amedo: "O te pones de mi lado, o te hundo"."Estaré encantado de que Garzón se querelle contra mí, entonces esas cintas se oiran en España y parte del extranjero. (...) Me gustaría machacarlo, por eso quiero que entre al trapo"."El GAL se creó para obligar a Francia a colaborar con España contra ETA"."El día del asesinato de Enrique Casas (dirigente socialista) se fragua la idea de la venganza en el Hotel Ercilla de Bilbao, que eso si se puede interpretar como un crimen de Estado porque era un líder político legal, Santiago Brouard. (...) En esa reunión estaban Alfonso Guerra, Txiki Venegas, Ramón Jauregui..."."A Santiago Brouard lo mató Luis Morcillo".
Sobre los políticos que crearon y defendieron los GAL:
"Esos políticos son mafiosos, son unos canallas, unos traidores, y encima, unos cobardes, porque se esconden. Y esos dirigen un país".
Al ser preguntado por si se arrepiente de algo:
"Yo no me puedo arrepentir de nada, porque arrepentirse de nada es algo utópico".
"A mi me han querido matar y he tenido la posibilidad de vengarme. Le garantizo que lo he hecho con todo el placer del mundo".
A un contertulio (militante socialista) que manifiesta en directo su indignación por la entrevista que se le concede a "un hombre al que le parece bien haber participado en el asesinato de personas":
"Rubalcaba está metido también en esto"."Rompa el carnet de su partido y váyese del partido socialista, que el partido socialista fue el que mandó hacer esto. Yo no lo inventé. (...) Así que usted no ande con asesinos, o con los que han mandado asesinar"."El Rey (de España) y Manuel Fraga estaban al corriente del GAL"."Felipe González le dijo a Martin Prieto en el Hotel Ercilla de Bilbao: ¿Qué te parece si empezamos a matarlos?".
Sígueme en Twitter: @JGGarai.
2013-10-02
Kirolaren IV. Gala 'Galdakao Hoy'
Beste urte batez, eta laugarrenez dagoeneko, Galdakaoko kirolariak omenduko dituen gala aurkezteko ohorea izango dut. Ostegunean, urriak 3, Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia ikuskizun ederraren lekuko izango da, non ordezkari politiko guztiez gain, kirol munduko hainbat aurpegi ezagun ere bilduko diren.
Kirol galdakoztarreko ohiko hitzordu bilakatu den honetan, laugarren edizioan ere lau kirolari azpimarratuko dira, bat bere ibilbideagatik saritu eta bakar bati urteko kirolari onenaren sari nagusia emango zaio. Lau sari nabarmenak ondorengoei emango zaizkie: Ainara Ramasco Ibaizabal Saskibaloi Taldeko kapitaina (burutzen ari den lan bikainagatik), Mikel Larunbe pilotaria (profesionaletara igarotako gaztea), Andrés de Régil patinatzailea (M50 Munduko Maratoian laugarren postua eskuratzeagatik) eta Joseba Loroño herriko tenisaren bultzatzailea (Tenis Klubeko presidente izateari utzi diolako aurten, eta zazpi urtez Bizkaiko Tenis Federazioko presidente izateagatik). Ibilbidearen saria Ramontxuri emango zaio txirrindularitzan hainbeste urtetan egindako lanagatik eta kirolari (edo talde) onenaren saria berriz, Ibaizabal Saskibaloi Taldeari, saskibaloiko ligarik gorenera iristeagatik.
Musikak beti izaten du bere tokia Galdakao Hoy aldizkariak antolatutako galan, eta osteguneko saioa ere ez da gutxiagorako izango. Iaz Kepa Junkeraren soinu txikiaz gozatu bagenuen, aurten Telecinco kateko La Voz saioko "bikiak" izango ditugu taula gainean. Single berria estreinatzera datoz gainera. Ez digute hutsik egingo. Ohorezko Agurrak eta gura besteko emozioak ere ez dira faltako. Are gehiago, emozioek protagonismo handiagoa izango dute Ortzi Acosta Cirque du Soleil ikuskizuneko akrobata ohiaren itzulipurdiekin.
Eta itzulipurdika ez ibiltzea espero, baina aurkezlearen berbaldiekin ere tarte goxoaz gozatzeko esperantzan, neure txoko honetatik osteguneko Kirolaren IV. Galara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizut. Doako sarrera da eta ateak 20:00etan irekiko dituzten arren, ikuskizuna 20:30ean hasiko da. Bazatoz?
2013-09-05
Euskara ez omen da politikarien lagun
Urkullu lehendakariak Lazkaoko euskaltegi eta barnetegira egin duen bisita batu du El Diario Vasco egunkariak.
LUZE ETA ZABAL hitz egingo nuke honi buruz ere, baina bat nator Iñigo Urkulluren adierazpenokin: "Aprender euskera no solo es una gran aportación a la sociedad, sino que supone algo muy enriquecedor para la propia persona".
Euskara egin eta ikastera animatzea bikain dago eta goi-mailako politikari batek egitea, hobeto (herritarren gehiengora iritsiko zarelako, batez ere). Hala ere, "ikastera eta egitera animatu" baino, geure egungo politikariei ere euskara gehiago erabil dezaten eskatuko nieke. Bakoitzak jakingo du bere bizitza pertsonalean nola eta zein hizkuntzatan arituko den (askeak beharko ginateke aukeratzeko), baina politikagintzan, komunikabideen aurrean... euskara askoz gehiago erabiliko nuke.
Euskara egin eta ikastera animatzea bikain dago eta goi-mailako politikari batek egitea, hobeto (herritarren gehiengora iritsiko zarelako, batez ere). Hala ere, "ikastera eta egitera animatu" baino, geure egungo politikariei ere euskara gehiago erabil dezaten eskatuko nieke. Bakoitzak jakingo du bere bizitza pertsonalean nola eta zein hizkuntzatan arituko den (askeak beharko ginateke aukeratzeko), baina politikagintzan, komunikabideen aurrean... euskara askoz gehiago erabiliko nuke.
Ez nabil gutiziarik eskatzen ezta daturik asmatzen ere: Berria egunkariak Eusko Legebiltzarreko ekaineko osoko bilkuretan egin zuen azterketaren arabera, "parlamentariek hitzaldien %77 gaztelaniaz egin zuten". Ikerketa beran oinarrituta, alderdien gehiengoak gaztelania euskara baino nabarmen gehiago erabiltzen du hitzaldietan. Beraz, erakuslehioan indar egin baino, ekintzetan erakutsi behar dute alderdi poltikoek geurearen alde daudena. Politikari horrek: erdaldunak euskaraz ez dakienaren aitzakian gaztelaniaz ari bazara, erdaldunak sekula ez du euskara ikastearen premia ikusiko.
Berriro diot, ez nabil ezer apartekorik eskatzen: geure eskubidea da Herri honetako hizkuntza defendatu eta defendatzeko lana exijitzea geure ordezkariei. Ez dut inor seinalatu ezta inoren alde edo kontra egin nahi ere: euskararen bidean denok izango nauzue bidelagun.
2013-07-23
Hainbat kontu bueltan...
Aditzera eman nizuen bezala, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldearekin Marsella aldean izan nintzen uztaila hasieran. Bero bustiaren gainetik, dena bikain joan zitzaigun Europako Kulturaren egungo kapitaletik. Baina, zerbait azpimarratzekotan, sumatu genuen normalizazio soziologiko, kultural eta politikoa bereiziko nuke.
Bai, badakit urtero egiten ditugun nazioarteko jaialdietara, geure musika eta dantzaren bitartez geure kultura eta nortasuna ordezkatzera joaten garela. Ez pentsa dena politika ziztrinarekin nahasten duen horietarikoa naizenik, irakurle; inondik inora ere! Baina estatu frantsesean eta mundu mailako beste zazpi talderekin batera, Euskal Herriaren izenean parte hartu ahal izatea ohore berezia da. Argentina, Bulgaria, Eslovakia, Frantzia, Italia, Txipre eta Zeelanda Berriaren pare izan gara. Ez gehiago. Ez gutxiago. Zerbait aldatzen ari denaren seinale?
Marsellatik bueltan, oporretan eman ditut egun batzuk Kataluniako Costa Brava aldean eta bertatik itzuli berri, udako asterik bizienari emango diogu hasiera.
Jaialdi batetik etorri eta beste bat antolatzera
Urtero legez, eta 27 doaz aurtengoarekin, aipatu berri dudan Andra Mari taldeak Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia antolatu du, uztailaren 23tik 28ra bitarte. Kuba eta Afrikako Swaziland herrialdeek egingo digute bisita eta, beste urte batez, jaialdia aurkeztu eta festibalean jotzeko aukera izango dut. Hauxe duzue jaialdiko eskuko programaren azala:
Eta guzti hau gutxi balitz, aste honetatik aurrera ere emango ditugu Oxabi erromeria taldearekin kontzerturik jarraienak. Beraz, Folklore Bizian jaialdiari ondoko data hauek gehitu beharko dizkiogu oxabitarrok: uztailak 24, asteazkena, Morga; uztailak 27, larunbata, Forua; uztailak 30, asteartea, Lemoa; abuztuak 8, osteguna, Berastegi; abuztuak 10, larunbata, Gernikako Lurgorri...
Oxabiren webgune berria martxan!
Azken hau ere bada guretzat hilabeteko albisterik garrantzitsuena, hain zuzen, Oxabi erromeria taldeak webgune berria estreinatu duelako! Are gehiago, webgune berria eta Twitterreko kontu ofizial berria ere estreinatu dugu!
Hemendik aurrera, beraz, neure alorrik saltseroena www.oxabierromeria.net orrialdearen bitartez jarraitu ahal izango duzue; besteak beste, kontzertuen datak ezagutzeko, bideoak eta argazkiak ikusteko, taldearekin harremanetan jartzeko, geure dosierra deskargatzeko... Uda ona igaro eta... on egin!
2013-07-05
Bueltararte!
Txistuak
eta danbolinak, silbotea, trikiak eta panderoak, gitarra, xirula eta
ttun-ttuna, soinuak, flauta, dultzainak, atabalak, biolina, zarrabetea,
albokak...
Musikariok ere badugu dena prest, gaur gabean, Andra Mari Dantza Taldearekin Marsellako Nazioarteko Folklore Jaialdira Galdakao eta Euskal Herriaren izenean joateko! Laster arte! Bagoaz!!!
2013-07-04
Udako kolaborazioa
A partir de hoy jueves, y durante los meses de verano, colaboraré con el programa de actualidad Hoy por Hoy Bilbao de la emisora de radio Cadena SER. ¡De todo se aprende!
Gaurtik aurrera, ostegunez eta udan zehar, Cadena SER irratiko Hoy por Hoy Bilbao aktualitateko programan ariko naiz kolaboratzaile. Denetik dago zer ikasi!
2013-06-11
Mahai-ingurua
Ostegun honetan, Zelan eta zertarako erabili sare sozialak? mahai-inguruan arituko naiz solaskide, Naiara Pérez de Villarreal komunikazioan adituarekin.
Sare sozialen garrantzia, bizitzarako eta lanerako eman diezaiokegun erabilera; Twitter, Facebook eta antzekoetan nola komunikatu dezakegun eraginkor eta nola erabili segurtasunez... eta beste hainbat kontu aipatuko dugu.
Zeuretzat ere interesgarria izango delakoan, gonbidatuta zaude!
Aldez aurretik, Eguzkibegi Ikastolako Auzolan taldeko antolatzaileei, eskerrik asko gonbidapenagatik! Hemen INFO gehiago.
Aldez aurretik, Eguzkibegi Ikastolako Auzolan taldeko antolatzaileei, eskerrik asko gonbidapenagatik! Hemen INFO gehiago.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)